prezioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko inflazioa lau hamarren jaitsi da irailean, % 1,8raino

2021eko apiriletik izandako mailarik baxuenean dago, horrenbestez. Azpiko inflazioak ere behera egin du, % 2,7an kokatuta.
Okindegi bat.
Zerbitzu sektorea da inflazio altueneetakoa duena.

Abuztuarekin alderatuta, Euroguneko inflazioak lau hamarren egin du behera irailean, eta % 1,8an kokatu da, hots, 2021eko apiriletik mailarik baxuenean, Eurostat EBko estatistika bulegoak emandako datuen arabera. 

Zerbitzu sektoreak du inflazio altuena, % 4koa, eta arlo horretan jaitsi dira gutxien prezioak (abuztuan % 4,1ean zegoen tasa). Elikagaiak, alkohola eta tabakoa, ordea, garestitu egin dira, gutxi bada ere: % 2,3tik % 2,4ra

Energiaren prezioen merkatzea azkartu egin da, % 6 jaitsita (% 3 egin zuten behera abuztuan). Energetikoak ez diren industria ondasunen inflazioa bere horretan geratu da (% 0,4)

Azpiko inflazioak ere —energia, elikagaiak, alkohola eta tabakoaren prezioak kenduta kalkulatzen dena eta Europako Banku Zentralak moneta politika ezartzeko erreferentziatzat duena— beherakada izan du, txikia bada ere (% 2,7). 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X