Turismoa Euskadin
Gorde
Kendu nire zerrendatik

EAEko hotelek iazko udan baino % 2,6 turista atzerritar gehiago hartu dituzte aurtengoan

Udako hiru hilabeteotan 1,17 milioi turistak hartu dute ostatu EAEko hotel-establezimenduetan, eta gero eta handiagoa da atzerriko bisitarien portzentajea. Espainiako Estatutik etorritakoak, aldiz, ia % 3 egin dute behera.
Turistak, Bilbon.
Turistak, Bilbon. Argazkia: EFE

Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) hotelek 1,17 milioi turista hartu dituzte 2024ko udan (uztaila, abuztua eta iraila), erdia baino gehiago (% 54) atzerritik etorritakoak. Are gehiago, eta iazko epe berarekin alderatuta, hazi egin da atzerriko bisitarien kopurua (% 2,6); aldiz, Espainiako Estatutik etorritakoen sarrerak % 2,8 jaitsi dira, Eustatek emandako datuen arabera. 

Euskal Estatistika Institutuak Establezimendu Turistiko Hartzaileen azken inkestaren datuak jakinarazi ditu gaur. Iazko udarekin alderatuta, EAEko hotelek sarrera kopuruari eutsi diote (% 0,1) eta gaualdiak % 1,1 haztea lortu dute, hori ere atzerritik etorritako bisitariei esker (% 3,2 igo dira). 

Bizkaiko eta Gipuzkoako hotelak dira turista gehien hartzen dituztenak (hurrenez hurren, 521.641 eta 480.490 sarrera), baina bizkaitarrek atzera egin dute iazko udarekin alderatuta (sarrerak % 3,3 jaitsi dira). Arabak (170 414 sarrera), aldiz, % 2,8 egin du gora. Gipuzkoak ere 2023ko datuak hobetu ditu, sarrerak % 2,9 igota. 

Hiriburuei dagokienez, hazi egin dira Gasteizko eta Donostiako hoteletan ostatu hartutakoak, betiere iazko epe berarekin alderatuta: % 5,8 eta % 5,7, hurrenez hurren. Bilbok, ordea, iazko udan baino % 3,2 sarrera gutxiago erregistratu ditu. 

Iraileko datuak ere jakinarazi ditu Eustatek. Azken hilabetean, jaitsi egin da EAEko hoteletan izandako sarrerak (% 1,8), betiere 2023ko irailarekin erkatuz gero. Guztira, 359.503 sarrera izan dira. Bisitarien erdia baino gehiago (% 55) atzerritarrak dira, eta iazko irailean baino gutxiago badira ere (- % 0,7 ), Espainiako Estatuko sarreretan izan den jaitsiera baino apalagoa da (% 3,2 egin dute behera). Gaualdi kopuruak (731.977) ere behera egin du, baina jaitsiera txikiagoa izan da (apenas igarri da, % 0,2). 

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X