ADMINISTRAZIO PUBLIKOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak EKI plana aurkeztu du "enplegu publikoaren aro berriari erantzuteko"

Sarbiderako, ibilbide profesionalerako, ezagutzaren trasmisiorako eta gaitasunen kudeaketarako prozesuetan jarri du azpimarra, eta inplikazioa eskatu die sindikatuei.
Funtzionarioak, Lakuan. Argazkia: Irekia
Funtzionarioak, Lakuan. Argazkia: Irekia

Eusko Jaurlaritzak EKI izeneko plana aurkeztu du gaur Lakuan, "administrazioko enplegu publikoaren aro berriari erantzuteko eta zerbitzu publikoak indartu eta etorkizuneko administrazioa eraikitzeko helburuarekin".

Lehenengo pausoak, baina, Maria Ubarretxena Gobernantza, Administrazio Digital eta Autogobernuko sailburuak azaldu duenez, enplegu publikoaren "egonkortze prozesuari amaiera ematea" izango du helburu, ondoren "enplegu publikoaren aro berriari ekin ahal izateko".

Jaurlaritzak emandako datuen arabera, Administrazio Orokorrean 8.000 langile inguru daude, eta aurreikusten dabitarteko langileen tasa martxoan % 14koa izatea eta % 8 ingurukoa urte amaieran; abstentzio-tasa, berriz, %7,52koa da eta datozen 4 urteetan, 80ko hamarkadan administrazioan lanean hasi ziren langileen ia %20k erretiroa hartuko du.

Egitasmoaren aurkezpenean, Ubarretxenak eta Maite Barruetabeña Enplegu Publikoko sailburuordeak nabarmendu dute "administrazio malguago, berritzaileago, dinamikoago eta euskaldunago baten aldeko apustua" egingo dutela.

Horretarako, lau eremutan banatuko dituzte ekintzak. "Plan honek ezagutza baliatu nahi du aldaketarako palanka gisa, eta horren helburua da langile publikoen talentua eta gaitasun digital zein profesionalak indartzea, eta bereziki, belaunaldi-errelebo ordenatua bermatzea", azaldu dute.

Enplegu publikorako sarbideari dagokionez, prozesu berriak jarriko omen dituzte abian "langilerik onenak hautatzeko", eta hautaketa-epaimahaiak hobetuko dituzte "prozesuak inpartzialki, profesionalki eta objektiboki gara daitezen".

Prestakuntza jarri dute ardatz langile publikoen ibilbide profesionalerako, eta hor hiru proiektu iragarri dituzte: prestatzaileen prestakuntza, prestakuntza-ibilbide pertsonalizatuak eta etengabeko hobekuntza prestakuntzan.

Erretiroa hartuko duen langile kopuru handia aintzat hartuta, "ezagutzaren kudeaketa"ri ere eman diote garrantzia, eta tresna bat sortu dute, "lanpostua utziko duen pertsonaren ezagutza jaso eta transmititzeko, haren lekua hartuko duen pertsonak hasieratik izan dezan ezagutza hori".

Lanpostuen gaitasunen azterketa ere egingo dute, lanpostuen konpetentziak zehazteko eta garapena ahalbidetuko duten baliabideak prestatzeko.

Prozesu hori guztia burura eramateko, Ubarretxenak ezinbestekotzat jo du "langile publikoen laguntza eta sindikatuen konplizitatea eta konpromisoa", eta hitzeman du "gogor" lan egingo dutela sindikatuekin akordioak lortzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X