ERRELEBOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Izaskun Goñi izango da Pasaiako Portuko Agintaritzaren presidente berria

EITB Mediak baieztatu duenez, ekonomialari nafarrak zuzenduko du Pasaiako portua hemendik aurrera. 2020tik Joakin Telleriak izan du ardura hori.
Izaskun Goñi. Irekia.
Izaskun Goñi. Irekia.

Izaskun Goñi Razquin (Iruñea, 1972) izango da Pasaiako Portuko Agintaritzaren presidente berria, eta, horrenbestez, lehen aldiz emakume batek hartuko du ardura hori. Ekonomialari nafarrak Joakin Telleriaren lekukoa hartuko du. Azken horrek, lau urtez portua zuzendu eta gero, erretiroa hartuko baitu.

Nafarroako Unibertsitate Publikoan Ekonomian lizentziatua da Goñi, eta Mugaz Haraindiko Zuzenbidean espezializatua. Prestakuntza du kudeaketan, digitalizazioan eta teknologia berrietan, eta lau hizkuntza dakizki: euskara, gaztelania, ingelesa eta frantsesa. Datorren astearteko Gobernu Kontseiluaren bileran izendatuko dute Pasaiako Portuko Agintaritzaren lehendakari berria.

"Ikuspegi zabala nazioartekotzean"

Izaskun Goñik industriaren arloan hasi zuen bere ibilbide profesionala, Oiartzungo (Gipuzkoa) Docuworld enpresako esportazio arduradun gisa eta Bizkaiko Parke Teknologikoko Optima Comunicación enpresako zuzendari nagusi gisa, zortzi urtez.

Azken bi urteotan, ezagutza industriara eramaten duen NHOD Industries Frantziako berrikuntzako ingeniaritzako presidente ez-exekutibo kargua izan du, eta SRT Automotive enpresaren Aholku Batzordearen kide izan da.

Eusko Jaurlaritzaren ustez, Goñik "beharrezko betekizunak betetzen ditu" Pasaiako portuak Gipuzkoako "erreferente ekonomiko" gisa eta "nazioarteko merkataritzan eta euskal industriaren lehiakortasunerako azpiegitura gisa" dituen erronkei aurre egiteko.

"Nazioartekotzean eta industriaren garapenean ikuspegi zabala duen profesionala da, eta esperientzia zabala eta ikuspegi estrategiko sakona du lankidetza publiko-pribatuaren eta administrazioen artean, baita eskualdeko ekonomiaren sustapenean eta garapenean ere", adierazi du.

Bere ibilbide profesionalean zehar, Izaskun Goñi NAEN (Akitania-Euskadi-Nafarroa Berria) Euroeskualdeko Batzorde Exekutiboan ere ibilitakoa da zortzi urtez; bertan, lankidetza logistikoko mugaz gaindiko proiektuetan eta Europako funtsak biltzen lan egin du.

Nafarroako Gobernuko Garapen Ekonomikoko Departamentuaren zuzendari nagusi ere izan da zortzi urtez, eta Industria, Digitalizazioa, Politika Ekonomikoa, Nazioarteko Merkataritza, Europako Funtsak eta Lan arloez arduratu zen.

Besteak beste, 2019-2023 legealdian Nafarroako Gobernuko Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lan zuzendari nagusia izan zen, eta, iaz, SRT Automotiven aholkulari izendatu zuten.

Eusko Jaurlaritzak martxoaren 4ko Gobernu Bileran onartu zuten Telleria kargugabetzea, zenbait hilabete lehenago hark erretiroa hartzeko bere erabakia aurkeztu ondoren.

Zure interesekoa izan daiteke

smi-ela-bilbao
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak ezetsi egin du ELAk eta LABek Confebasken aurka LGS propioagatik jarritako salaketa

Bi sindikatuek eskatu zuten legez kanpokotzat jotzeko Confebasken negoziaziorako ezezkoa, Langileen Estatutuan jasotzen den fede onez negoziatzeko betebeharraren aurkakotzat jotzen zutelako. Auzitegiak arrazoia eman dio patronalari, eta adierazi du Langileen Estatutuaren 27. artikuluak Espainiako Gobernuari ematen diola horretarako eskumena, eta, beraz, ziurtatu du patronalaren ezezkoa justifikatuta dagoela, gai hori ezin baita zentral salatzaileek sustatutako negoziazioan sartu. 

Taxilarien protesta Bilbon
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

EAEko taxilariek manifestazioa egin dute Bilbon VTC plataformen "gehiegikerien" aurka

Taxien sektorean egiten dituzten azterketa berdinak eskatzen dizkiete erakundeei plataforma hauentzat. Salatu dutenez, Bizkaian ibilgailu hauentzat lizentzia berrien "jarioa etengabea" da, Foru Aldundiak baimenduta. Jakitera eman dutenez, Gipuzkoan egoera desberdina da, ez delako lizentzia berririk ematen. Araban, berriz, "erresistentzia instituzionala handiagoa" dela diote.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Mikel Jauregiren arabera, Tubos Reunidosen irtenbideak "bideragarria" izan behar du, eta berregituraketak, "epe luzekoa"

Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak eragile guztien artean Tubos Reunidosen benetako bideragarritasuna bilatzearen eta Amurrion eta Trapagaranen industria-jarduerari eutsiko dion "etorkizuneko industria-proiektu bat osatzearen alde" egin du Radio Euskadin. Hala ere, onartu du zorra arazo garrantzitsua dela eta "egoera zaila" dela. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X