TURISMOA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Clara Navas: ''Gero eta turista gehiago heltzen dira AEBtik''

20250422104211_clara-navas-eitbeus_
18:00 - 20:00
Clara Navas: ''Gero eta turista gehiago heltzen dira AEBtik''
Eusko Jaurlaritzako Turismo eta Ostalaritza zuzendariak azpimarratu du urtero AEBko 80.000 turista iristen direla Donostiara, eta 60.000, Bilbora. Elkarrizketa, entzungai, Radio Vitorian.

Albiste gehiago ekonomia

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Zeintzuk dira BBVAren eskaintza berriaren gakoak?

Josu Ferreiro EHUko irakasleak Radio Euskadin egin duen elkarrizketa batean adierazi duenez, erakundeak Kataluniako bankuko akziodunen zati handi batek eskatzen zuenera egokitu du bere proposamena, lehen eskaintzari uko egin baitzioten, nahikoa ez zelakoan. Ferreirok zehaztu duenez, BBVAk ez du eskudirutan ordainduko, akzio propioetan baizik, eta horrek abantaila fiskala dakarkie akziodunei, zergak gutxiago ordaintzea dakarrelako. Mugimendu horrekin, Carlos Torres Vila buru duen bankuak Sabadellen akzioen merkatuko balioa berdindu du, eta horrek opak aurrera egiteko aukerak areagotu ditu, nahiz eta BBVAri berari kostu handiagoa ekarri. Hobekuntza berri bat egon litekeen galdetuta, ekonomialariak uste du zaila dela: "BBVAk argudiatu zuen Sabadellen akzioak gainbaloratuta zeudela. Orain, alde hori desagertu egin da. Beste eskaintza bat baztertu beharko litzateke, hau izango litzateke azkena", adierazi du. Elkarrizketa Boulevard saioan entzun daiteke, GUAUn, 02:50: 00etatik aurrera (jatorrizkoa, gaztelaniaz). 

Gehiago kargatu