Lan-erregulazioko espedientea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Zuzendari eta langileen arteko bilera antzua izan da, eta Bridgestoneko langileek grebari eutsiko diote

Gaur langileek laugarren greba eguna egin dute. Ekoizpena etenda dago Basauriko Bridgestoneren lantegian eta jarraipena erabatekoa izaten ari da enplegu-erregulazioko espedientearen aurkako greba-deialdietan.
Langileak Basauriko Bridgestone lantegiaren atarian, gaur, laugarren greba egunean
Langileak Basauriko Bridgestone lantegiaren atarian, gaur, laugarren greba egunean. Radio Euskadi

Basauriko Brigdestone enpresako langileen batzordearen eta zuzendaritzaren arteko bilera akordiorik gabe amaitu da. Gaur langileek laugarren greba egin dute, eta negoziazioek ez dute emaitzarik eman. Gauzak horrela, grebak bere horretan jarraituko duela jakinarazi dute.

Ekoizpena etenda dago Basauriko Bridgestone lantegian eta jarraipena erabatekoa izaten ari da enplegu-erregulazioko espedientearen aurka —Bridgestonek 335 behargin kaleratu nahi ditu— deitutako laugarren greba egunean, Roberto Corral langileen batzordearen presidenteak emandako datuen arabera.

Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan, Corral "oso pozik" agertu da langileen erantzunarekin, jarraipena "erabatekoa" izaten ari delako eta jendea "oso kontzientziatuta" dagoelako. "Hori da bidea eta horrela jarraitu behar dugu", adierazi du.

Bestalde, Corralek gogorarazi du ostiral honetan langileen batzar orokorra deitu dutela, eta langileen batzordeak mobilizazio gehiago egitea proposatuko duela, apirilaren 26tik aurrera.

Langileek kontzentrazioa egin dute eguerdian, Basauriko lantegiaren atarian, lanpostuak defendatzeko eta euskal erakundeen inplikazioa eskatzeko "Bridgestonek ekoizpena beste lantegi batera eramatea saihestu dezaten".

Beste greba ziklo bat

Basauriko Bridgestoneko langileek beste greba ziklo bati ekin diote aste honetan, zuzendaritzak lan-erregulazioko espedientea bertan behera utz dezala eskatzeko. Langileen ordezkariek lanuzteak deitu dituzte apirilaren 24, 25 eta 26rako, aurreko grebetan lantegietako ekoizpena gelditzea lortu ostean.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X