LAN ERREGULAZIO Espedientea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Basauriko Bridgestoneko beharginek lantegiaren ekoizpena eten dute berriro, euren zazpigarren greba ondorioz

Gaurko, biharko, astelehenerako eta astearterako daude deituta lanuzteak, lan-batzordeak zuzendaritzarekin egin beharreko bilerekin bat eginda. Sindikatuek Bizkaiko lantegiaren etorkizuna bermatzea eskatu diote pneumatiko fabrikatzaileari.
Bridgestonek Basuarin duen lantegia.
Bridgestonek Basuarin duen lantegia. Argazkia: EFE

Basauriko Bridgestoneren langileen batzordeak deituta, Bizkaiko lantegiko beharginek greba eguna dute gaur, baita beste hiru egunez ere, zuzendaritzak egin asmo dituen 335 kaleratzeen kontra protesta egiteko.

Esan bezala, gaur, bihar eta datozen astelehen eta asteartean —maiatzaren 5 eta 6— izango dira lanuzteak, zuzendaritzarekin egingo diren hurrengo bilerekin bat eginda. Asteazken honetako batzarra ohi baino beranduago egingo dute, langileen batzordearen zati bat Bruselatik bueltatzeko astia izan zezan (Europako Parlamentuan izan ziren atzo, gatazka agerian uzteko).

Aurreko grebetan jazo zen moduan, gaur ere "erabat geldirik" egon da ekoizpena, langileen % 100k egin baitute lanuztearekin bat.

Basauriko lantegiko beharginen % 40ren kaleratzea dakarren Enplegu Erregulazio Espedientearen (EEE) kontrako mobilizazio andana prestatu ditu lan-batzordeak. Atzo, esaterako, Europako Parlamentuan izan ziren beharginen ordezkariak, eta EAEko eta Kantabriako eurodiputatuekin bildu ziren (Puente San Miguel lantegian 211 kaleratze egitea planteatu du pneumatiko fabrikatzaileak).

Bihar, Langilearen Eguna baliatuta, manifestazioa egingo dute Basauritik Bilboko Moyua plazara. Astelehenean, berriz, Madrilera joango dira Japoniako (bertakoa da multinazionala) enbaxadaren aurrean protesta egiteko.

Langileen batzordeak asteak daramatza zuzendaritzarekin EEEa negoziatzen, eta Bizkaiko lantegiaren etorkizuna bermatuko duen industria plan bat galdegiten.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 01/04/2026.- El delegado de ESK en Tubos Reunidos, Gorka Abascal, muestra el escrito que han entregado en las oficinas de la acería en Bilbao, en el que el Comité de Empresa reclama a la dirección la retirada del ERE que afecta a 285 trabajadores. EFE/Jon Ander Santamaria
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidoseko enpresa batzordeak "inplikazioa" eskatuko dio Jaurlaritzari, asteazkenean egingo duten bileran

Gorka Abascal ESK sindikatuko ordezkari eta enpresa batzordeko kideak adierazi duenez, bilerara jarrera positibo eta arduratsuarekin joango dira, Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako Gobernuaren arteko negoziazioak nola doazen ezagutzeko asmoz. Enpresak bere zorraren erdia Espainiako Gobernuarekin dauka, zehazki, SEPI Industria Partaidetzarako Espainiako Sozietatearekin. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X