Erizainen Mundu Eguna
Gorde
Kendu nire zerrendatik

SATSE Euskadik erizainen 'ezegonkortasuna' amaitzeko neurriak har ditzan exijitu dio Jaurlaritzari

Sindikatuaren arabera, Osakidetzak "etengabe diskriminatzen" ditu erizainak, eta "hori kristalezko sabaia" da kolektiboaren "garapen profesional eta laboralerako".
Argazkia: SATSE Euskadi
Argazkia: SATSE Euskadi

Euskadiko Erizainen Sindikatuak (SATSE Euskadi) esan du ez duela ezer ospatzeko Erizaintzaren Nazioarteko Egun honetan, eta kolektiboak dituen eskariak azaleratzeko baliatu du Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak Bilbon duen egoitzaren atarian egin duen elkarretaratzea. "Kontzentratzeko arrazoiak soberan ditugu eta konponbideak falta zaizkigu", azaldu dute. 

Osakidetzako erizainak "nazkatuta" daudela esan ondoren,  horien ezegonkortasunari amaiera jartzeko neurriak exijitu ditu sindikatuak. "Osakidetzako Zuzendaritza aldatu arren, kolektiboaren eskaerak oraindik ez dira entzuten, eta ez dute konponbiderik eskaintzen", salatu dute erizainek.

SATSE Euskadiren arabera,  "hautaketa-prozesuen moteltasunak, kontratazio negargarriak eta Osakidetzaren gelditasunaren" ondorioz,  erizainen "ezegonkortasuna eta txandakatzea" etengabeak dira.

Halaber, erizainek salatu dute Osakidetzak ez duela "aintzat hartzen" euren kolektiboa eta "etengabe diskriminatzen" dituela. "Hori kristalezko sabaia da, garapen profesional eta laboralerako", erantsi dute.

Bere aldetik, gaur zabaldutako ohar batean, Osasun Sailak erizainek osasun sistema publikoan duten zeregina balioan jarri nahi izan du, bereziki "Lehen Arretan, patologien % 80 bertan konpontzen baitira".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X