AURREIKUSPEN EKONOMIKOAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euroguneko hazkunde aurreikuspena apaldu du Europako Batzordeak, eta Espainiarena % 2,6ra igo du

Euroguneko ekonomia % 0,9 haziko da 2025ean, Trumpek abiatutako merkataritza gerraren ondorioz. Euroguneko ekonomia nagusien artean, Frantzia % 0,6 haziko da aurten, eta Italia, berriz, % 0,7. Alemania, ostera, ez da haziko.
Europar Batasuneko banderak Bruselan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE
Europar Batasuneko banderak Bruselan, artxiboko irudi batean. Argazkia: EFE

Europako Batzordeak aurtengo eta datorren urteko aurreikuspen ekonomikoak berrikusi ditu, eta, horren arabera, euroguneko ekonomia % 0,9 haziko da 2025ean, eta Europar Batasuneko barne produktu gordina, berriz, % 1,1. Bi kasuetan lau hamarren apaldu ditu aurreikuspenak, eta horren arrazoia da Donald Trump Ameriketako Estatu Batuetako presidenteak abiatutako merkataritza gerra, nagusiki. Aitzitik, Espainiaren hazkunde aurreikuspenak hobetu ditu, % 2,3tik % 2,6ra, kontsumo pribatuaren eta inbertsioaren igoera dela eta.

Euroguneko ekonomia nagusien artean, Espainiak izango du hazkunderik handiena (% 2,6), Frantziak (% 0,6), Italiak (% 0,7) eta Alemaniak baino handiagoa (% 0). Azken hiru kasu horietan hazkunde aurreikuspenak jaitsi ditu, aurreko aurreikuspenean % 0,8, % 1 eta % 0,7 haziko zirela iragarri baitzuen.

Dena den, euroguneko herrialdeen artean Maltak izango du hazkunderik handiena (% 4,2), Danimarkaren (% 3,6), Irlandaren (% 3,4), Poloniaren (% 3,3), Kroaziaren (% 3,2), Zipreren (% 3), Lituaniaren (% 2,8), Greziaren (% 2,3), Esloveniaren eta Bulgariaren (% 2) aurretik.

2026. urteari begira, aurreikuspenak jaitsi ditu Europako Batzordeak. Euroguneko Barne Produktu Gordina % 1,4 haziko da, bi hamarren gutxiago, eta Europar Batasunean hazkundea % 1,5ekoa izango da datorren urtean, hiru hamarren gutxiago. Espainian ere hasieran aurreikusi baino gutxiago egingo du gora barne produktu gordinak, % 2, hain zuzen ere.

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X