ELKARRIZKETA RADIO EUSKADIN
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Lanaldiaren murrizketa aurrera aterako dela nabarmendu du Yolanda Diazek: "Ez dago atzera egiterik"

Lan ministro eta presidenteordearen arabera, "zaila" da asteko lanaldia 37,5 ordura murriztuko duen lege-proiektuari ezetz esatea. Lanaldiaren murrizketak 12,5 milioi pertsonari eragingo die Espainiako Estatuan.
Yolanda Diaz, gaur, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan
Yolanda Diaz, gaur, Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan. EITB Media

Yolanda Diaz Espainiako Gobernuko presidenteorde eta Lan ministroak esan du asteko lanaldia 37,5 ordura murriztuko dela lehenago edo geroago. Horren ustez, "ez dago atzera egiterik". 

Gaur goizean Radio Euskadin egin dioten elkarrizketan azaldu duenez, "oso zaila" da asteko lanaldia 37,5 ordura murrizteko lege-proiektuari ezetz esatea Diputatuen Kongresuan. Elkarrizketarako tartea badagoela iritzita, alderdi politiko guztiekin lanean ari dela azpimarratu du; izan ere, gaur-gaurkoz, koalizio gobernuak ez ditu aurrera ateratzeko babesak ziurtatuta.

Edozein kasutan, Espainiako Gobernuak egin beharrekoa egin duela eta hitza bete duela nabarmendu du.

Diazen arabera, murrizketak 12,5 milioi langileri mesede egingo die, batez ere lan-hitzarmen kolektiboa ez dutenei eta ostalaritzan, merkataritzan, nekazaritzan eta zerbitzuetan lan egiten dutenei. 

Lanaldia 37,5 ordura murrizteko lege-proiektua maiatzaren 6an onartu zuen Ministroen Kontseiluak. Hori horrela, testua Kongresuan eztabaidatu eta onartu beharko dute orain, eta aurrera ateratzeko babesak negoziatu beharko ditu Espainiako Gobernuak, Juntsek iragarritako osoko zuzenketa gorabehera.

Hego Euskal Herrian gutxieneko soldata propioa izateko aukeraz galdetuta, Diazek erantzun du "gutxieneko soldata estatu osoan bermatuta" sindikatuek eta patronalek soldatak gorantz negoziatzeko aukera dutela. Hala ere, argi utzi du ezin direla Espainiako Estatuan soldata egitura desberdinak sortu. 

18:00 - 20:00

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X