ENPRESAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

ArcelorMittalen mozkinak % 80 handitu dira mundu mailan, 2.268 milioi euroraino

Sestaon, Basaurin, Legution, Agurainen, Olaberrian, Bergaran, Berriobeitin, Legasan eta Lesakan fabrikak dituen taldeak 2025eko bigarren hiruhilekoari dagokion txostena argitaratu du.

arcelor mittal agurain
ArcelorMittalen Aguraingo lantegia. Argazkia: EITB

ArcelorMittal talde siderurgikoak 2.268 milioi euroko irabazi garbiak izan ditu urteko lehen sei hilabeteetan, 2024ko aldi berean baino % 80,17 gehiago, konpainiak ostegun honetan jakitera eman duenez.

Multinazionalaren arabera, ekainean AM/NS Calvert fabrika osorik erosteak eragin du hazkundea batik bat. "Ipar Amerikako altzairu fabrikarik aurreratuenetakoa" izateko asmoa duen fabrikaren % 50 aurretik ere ArcelorMittalen esku zegoen.

Interesen, zergen, balio-galeren eta amortizazioen (EBITDA) aurreko emaitza % 9,9 murriztu zen, 3.004 milioi euroraino.

Taldearen salmentak 26.817 milioi eurokoak izan ziren 2025eko lehen sei hilabeteetan, 2024ko aldi berean baino % 5,5 gutxiago.

Konpainiaren zor garbiari dagokionez, ekaina bukatuta 7.244 milioi eurokoa izan zen, hau da, 2025eko lehen hiruhilekoan baino 1.300 milioi gehiago, "hein handi batean" Calverten erosketaren ondorioz.

Aditya Mittal zuzendari exekutiboak adierazi duenez, "negozioa sasoitsu dago", nahiz eta "edozein konpainiak bezala", ArcelorMittalek ere "etengabeko gorabehera geopolitiko eta arantzelarioei aurre egin behar dien".

Alabaina, haren hitzetan, ArcelorMittalek mundu osoan duen "presidentetza bakarra" izateak aukera emango dio konpainiari "India eta Brasilgo hazkunde handiko merkatuez eta energia berriztagarriez baliatzeko".

Euskal Herrian, taldeak industria-instalazioak ditu Sestaon, Basaurin, Legution, Agurainen, Olaberrian, Bergaran, Berriobeitin, Legasan eta Lesakan.

Zure interesekoa izan daiteke

Tamara Yagüe (Confebask): "Industria atzeraldira hurbil daiteke une jakin batzuetan; funtsezkoak izango dira datozen hilabeteak"
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Confebask ez da joango ELAk eta LABek gutxieneko soldata propioa negoziatzeko biharko deitutako bilerara

Patronalak argudiatu du EAEko Auzitegi Nagusiak ebatzi zuela afera hori negoziatzea "legez kanpokoa" zela. Batzarra bihar, M17ko greba orokorra egin zenetik astebetera, egin asmo zuten bi sindikatu abertzaleek. Hain justu, Confebasken ezezkoa "probokaziotzat" jo dute biek ala biek, eta Jaurlaritzari "ekidistantziak bilatzeari" uzteko eskatu diote. Azken horrek elkarrizketarako deia egin die bi aldeei. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X