Albiste da
ENPRESAK
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Epaileak Balenciaga ontziola erosteko baimena eman die Abu Dhabi Ports eta Premier Marine enpresei

Eragiketa gauzatzen bada, 2024tik indarrean dagoen hartzekodunen konkurtsoari amaiera eman ahal izango dio Zumaiako enpresak.

Astilleros Balenciaga EFE
Balenciaga ontziola Zumaiako enpresa enblematikoenetako bat da. Artxiboko argazkia: EFE.

Donostiako Merkataritza Arloko 1 zenbakiko Epaitegiak baimena eman dio Abu Dhabi Ports Group eta Premiere Marine garraio-sektoreko enpresek osatutako partzuergoari Balenciaga ontziolaren ekoizpen-unitatea erosteko.

Operazioak 11,2 milioi euroko kostua izango du, eta 2024ko amaieratik Zumaiako enpresan indarrean dagoen hartzekodunen konkurtsoari amaiera ematea ahalbidetuko du.

Epailearen autoaren arabera, Safeen Drydocken eskaintza (Abu Dhabi Ports eta Premiere Marine partzuergoaren izena) da egokiena, besteak beste, hartzekodunen gogobetetzea, enpresa-jardueraren kontserbazioa eta enpleguaren mantentzea betetzen dituelako.

Salerosketa bideratzeko negoziazioak modu diskretuan egin dira urte hasieratik.

Eusko Jaurlaritzak positibotzat jo du albistea, baina zuhurtzia eskatu du erosketa burutu arte.

Mikel Jauregi sailburuak adierazi duenez, gauzatuz gero, "oso berri ona izango litzateke Euskadirentzat, eta baita gure industriarentzat, euskal ontzigintzarentzat, Zumaiarentzat eta, nola ez, Balenciagako langileentzat eta haien familientzat ere”.

Sailburuak positibotzat jo ditu proposamenaren baldintzak, "bai lanpostuei eustearen ikuspegitik, bai ekonomiaren eta etorkizuneko industria-jardueraren ikuspegitik".

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X