Albiste da
2026ko aurrekontuak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Astelehen honetan hasiko dira sailburuak beren sailetako aurrekontuak Legebiltzarrean aurkezten

2026ko aurrekontuen egutegiaren arabera, osoko zuzenketen bilkura datorren abenduaren 9an egingo dute, eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak landutako irizpena eztabaidatzeko osoko bilkura, abenduaren 23an.

(Foto de ARCHIVO)

Pleno de la Cámara



REMITIDA / HANDOUT por JOSU CHAVARRI- PARLAMENTO VASCO

Fotografía remitida a medios de comunicación exclusivamente para ilustrar la noticia a la que hace referencia la imagen, y citando la procedencia de la imagen en la firma

19/6/2025
Eusko Legebiltzarraren artxibo-irudia. Argazkia: Europa Press

Astelehen honetatik ostegunera bitartean Eusko Jaurlaritzako sailburuek agerraldia egingo dute Legebiltzarrean, beren sailetako 2026rako aurrekontu-proiektuak azaltzeko.

Datorren urteko Euskadiko aurrekontuen proiektua asteartean onartu zuen Gobernu Kontseiluak, eta ostegunean Noel d 'Anjou Ogasun eta Finantza sailburuak Bakartxo Tejeria Eusko Legebiltzarreko presidentearen esku utzi zuen.

Ondoren, Legebiltzarreko Mahaia bildu zen, proiektua sailkatzeko eta sailburuen agerraldiak antolatzeko.

Agerraldi horiek astelehen honetan, hilak 3, asteartean, hilak 4, asteazkenean, hilak 5, eta ostegunean, hilak 6, egingo dituzte, aurrekontuak izapidetzeko ohiko prozedurari jarraikiz.

Bestalde, aurrekontuen egutegiaren arabera, osoko zuzenketen bilkura datorren abenduaren 9an egingo dute, eta Ogasun eta Aurrekontu Batzordeak landutako irizpena eztabaidatzeko osoko bilkura, abenduaren 23an.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2026rako Aurrekontu Orokorren Proiektua 16. 378 milioi eurokoa da, iaz baino % 4,1 handiagoa. Aipagarrienak Osasuna (5.327 milioi euro) eta Hezkuntza (3.346 milioi euro) dira; aurrekontu osoaren % 53.

Bestalde, Etxebizitza Sailak (482 milioi euro) eta Segurtasun Sailak (849 milioi euro) izan dituzte hazkunderik handienak ( % 6,8 eta % 6,4, hurrenez hurren).

Zure interesekoa izan daiteke

Tubos Reunidos
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan

Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X