Gutxieneko Soldata propioaren aldeko grebaren aurrean, "egunsentira arte" negoziatzearen alde dago Eusko Ganbera, baina "mehatxurik gabe"
ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek martxoaren 17rako Hegoaldean greba orokorra deitu ostean, Gregorio Rojo Arabako, Bilboko eta Gipuzkoako ganberen arteko aliantzaren presidenteak sindikatuekin hitz egitearen alde egin du.
Gregorio Rojo Eusko Ganberako presidenteak Hego Euskal Herrian LGS propioa lortzeko deitutako greba orokorraren aurrean adierazi duenez, "egunsentira arte negoziatzearen aldekoa" da, baina negoziaketa "ezin da mehatxuka egin".
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako ganberen arteko aliantza ordezkatzen duen entitatearen buruak 2026rako aurreikuspenak aurkeztu ditu gaur Bilbon, eta, ekitaldi horren baitan, kazetarien galderei erantzunez, ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxaldek martxoaren 17rako deitu duten greba orokorrari erreferentzia egin dio Rojok.
"Ziurgabetasunak markatutako testuinguru erabakigarri" batean gaudela esan du, eta "une garrantzitsua" dela hau "Euskadiko, Espainiako eta Europako egoera orokorra behetik gora eta goitik behera negoziatzeko".
Arabako Merkataritza Ganberaren ordezkari ere badenak uste du "herrialdeko egitura ekonomiko berari eusten saiatu" beharra dagoela; izan ere, "bikaina" da bere iritziz, Euskadik industria oso indartsua duelako eta horrek soldata-bolumen handia ematen duelako. "Estatuko (batez besteko) soldatarik altuena dugu industriari esker, baina, bistan denez, industria mantentzea eta berria ekartzea ere pentsatu behar dugu, eta erakargarriak izan behar dugu", gaineratu du.
Rojok adierazi du gizarte eta harreman arloan ere erakargarriak izan beharra dagoela, elkarri entzun behar zaiola, eta langileentzako "baldintzarik onenak" izaten saiatu beharra dagoela. "Enpresa bat denok dakigu zer den, kapitala da, zuzendaritza-taldea da eta bertako langileak dira, eta, jakina, produktua", adierazi du.
Hori dela eta, sindikatuek Lanbidearteko Gutxieneko Soldata propioa nahi badute, "hitz egin" behar dela adierazi du. "Negoziatu egin behar dugu, baina ez mehatxatuz, baizik eta daukagun benetako egoerari buruz hausnartuz", azaldu du.
Jose Ignacio Zudairek, Bilboko Ganberako presidenteak, ordezkatuko du Rojo karguan 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera, eta errelebo hori ere irudikatu dute gaurko ekitaldian.
Zure interesekoa izan daiteke
Nafarroako Volkswagenek ohartarazi du 93 langile finko egiteak lan-erregulazioko espediente batean amaitu dezakeela
Enpresak "legezkotasuna zorrotz beteko" duela ziurtatu dio batzordeari bilera batean, Lan Ikuskaritzak behin-behineko 93 langile finko egitea agindu ostean. Sindikatuek akordiorako proposamena egin dute.
32 urteko langile bat hil da Zumaiako enpresa batean, pieza handi batek jota
Estaños Matiena enpresan jazo da ezbeharra, LAB sindikatuak jakinarazi duenez. Enpresa horrek hainbat salaketa zituen prebentzio-araudia ez betetzeagatik, sindikatuak salatu duenez.
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Tubos Reunidosek enplegu-erregulazioko espediente bat proposatuko du Amurrio eta Trapagarango lantegietan
Tubos Reunidoseko zuzendaritza bi lantegietako enpresa-batzordeekin bildu da gaur goizean, lan-erregulazioko espedientea iragarri ondoren. Sindikatuetako iturrien arabera, bileran, zuzendaritzak planteatuko dituzten neurriak aurkeztu ditu. Kontsulta aldiak, paraleloak eta bi lantegietarako, otsailaren 9an hasiko dira, eta asmoa da negoziazioa bi enpresa batzordeekin negoziazio mahai bakar batean garatzea.
EAEn batez besteko soldata % 3,6 haziko da 2026an, KPIaren gainetik beste urte batez
LKS Nextek egindako ikerketa baten arabera, profil profesional teknikoak, industrialak, digitalak eta AAri eta datuen analisiari lotutakoak dira gehien behar direnak.
KPIa bost hamarren moteldu da espainiar estatuan urtarrilean, % 2,4raino
Hiru hilabetez jarraian jaitsi da KPIa, 2025eko urrian azken 16 hilabeteetan izandako igoerarik handiena ( % 3,1) jasan ostean.
Lanbide arteko gutxieneko soldata % 3,1 igotzea adostu du Espainiako Gobernuak CCOO eta UGT sindikatuekin
CEOE eta Cepyme patronalek ez dute igoera babestu. Lanbide arteko gutxieneko soldata hilean 1.221 eurokoa izango da (14 paga), 518 euro gehiago urtean, eta neurriak atzerako eragina izango du 2026ko urtarrilaren 1etik aurrera.
Traktoreak kalera atera dira gaur Bilbon, Iruñean eta Gasteizen, EBren eta Mercosurren arteko akordioaren aurka
Bilbon San Mameseko zabalgunean elkartu dira 10:00etan, Gasteizen 10:30ean irten dira Eusko Jaurlaritzaren egoitzatik, eta Iruñean manifestazioa egingo dute, 17:00etan, Baluarteko plazatik abiatuta.
Jose Antonio Jainagak Talgoren presidentetza hartu du Carlos Palacio ordezkatuta
Enpresaria Arabako konpainiako aholkularia zen euskal partzuergoak erosi zuenetik.
LABek grebara deitu ditu EAEko eskola publikoetako jangeletako langileak otsailaren 24, 25 eta 26rako
Hitzarmen esparru horretan gehiengoa duen sindikatua da LAB, eta gainerako sindikatuei dei egin die mobilizazioekin bat egin dezaten.