Gorde
Kendu nire zerrendatik

EB-India akordioa Euskadiko industriarentzako "oso onuragarria" izango dela dio Jaurlaritzak

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria sailburuaren hitzetan, merkataritza-truke baten alde aliantzak egiteko Europak duen eredua "oso ondo datorkigu, nazio esportatzaile garen aldetik".

NEW DELHI (India), 27/01/2026.- President of the European Commission Ursula von der Leyen (L), President of the European Council Antonio Luis Santos da Costa (C) and Indian Prime Minister Narendra Modi (R) watch as Vice-President of the European Commission Kaja Kallas (front, L) and Indian Foreign Minister S. Jaishankar (front, R) exchange documents on free trade agreement between India and EU at Hyderabad House in New Delhi, India, 27 January 2026. The Indian prime minister hosted the European Commission president and European Council president for summit talks. (Nueva Delhi) EFE/EPA/RAJAT GUPTA
Indiak eta Europar Batasunak merkataritza akordio "historikoa" itxi dute 18 urteko negoziazioen ostean. Argazkia: EFE

Mikel Jauregi Eusko Jaurlaritzako Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasun sailburuak defendatu du Europar Batasunak eta Indiak lortutako merkataritza akordioa "onuragarria" duela Euskadiko industriarentzat.

Jauregik Bilboko Kale Nagusiko Foroan parte hartu du, eta bertan euskal industriaren egoera eta erronkak eta energiaren arloan dituen beharrak aztertu ditu.

Astearte honetan lortutako akordio komertzialari buruz galdetuta, Jauregik azpimarratu du multilateralismoaren alde Europak beste urrats bat eman duela, truke komertzial baten aldeko aliantzak egiteko.

"Euskal herritarroi, nazio esportatzailea garenez gero, oso ondo datorkigu", defendatu du.

Azaldu duenez, Indiarekin egindako itunaren hasiera-hasierako azterketa eginda, akordioa "oso positiboa da industriarentzat" eta "aukera gune bat" izango da.

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X