UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek akordioa sinatu dute Arabako garbiketa-hitzarmenerako
ELA eta LAB sindikatuek, aldiz, baztertu egin dute aurreakordioa, "amore ematea" delakoan, eta "atzerakada nabarmena" dakarrela iritzita. Uste dute "langileak erosteko ahalmena galtzeko arriskuan" egongo direla, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
UGT, CC. OO. eta USO sindikatuek Arabako eraikinak eta lokalak garbitzeko hitzarmen probintzialaren aurreakordioa sinatu dute patronalarekin ostiral honetan. ELAk eta LABek, aldiz, baztertu egin dute, nahikoa ez dela iritzita.
Bi sindikatu horiek eman dute argitara 2029ra arte indarrean egongo den hitzarmen baterako akordioaren berri. ELAren ustez, epe hori gehiegizkoa da, eta "KPIari lotu gabeko" soldata-igoerak aurreikusten ditu.
ELAren arabera, horrek ez du aukerarik ematen azken urteetan galdutako erosteko ahalmena berreskuratzeko, eta igoera hori ez da ia oinarrizko soldatan islatzen, gehienbat hitzarmeneko plusean aplikatzen baita.
Sindikatu horrentzat, bereziki larria da lan-osasunaren arloko "atzerakada"; izan ere, orain arte gaixotasun arruntagatiko ezintasun-egoeran zeuden emakumezko langileek kotizazio-oinarriaren % 100 jasotzen zuten 180 egunera arte, eta hori kanpoan geratuko da aurrerantzean.
LABek, halaber, bajaren lehen egunetan langileak "zigortuta" egongo direla kritikatu du, " gaixotze hutsagatik", eta soldaten arloan eros ahalmena galtzen jarraitzeko arriskuan egongo direla langileak, "azken bost urteetan gertatu den bezala".
Sindikatu horren ustez, aurreakordio horrek "langile horien egoera prekarioan sakontzea dakar, LGSa ozta-ozta gainditzen duten soldatekin irautera kondenatuta baitaude".
Zure interesekoa izan daiteke
Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko
Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.
Piketeek kalteak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusiko denda batean
Hainbat pertsona pertsiana erdi itxita zegoen denda batera sartu dira, eta desordenak eta kalteak eragin dituzte, irudietan ikusten denez.
Eusko Jaurlaritzak 1.047 milioi euroko industria-ezkutua abiatu du, Ekialde Hurbileko gerraren ondorioei aurre egiteko
Neurri-sortak euskal industrialariaren eskaerei erantzuten die, ziurgabetasun geopolitiko gero eta handiagoko testuinguru batean, eta lau ardatz nagusiren inguruan egituratuko da: enplegua babestea, ETEei finantzaketa-laguntza ematea, ETEak dibertsifikatzea eta autonomia energetikoa.
Martxoaren 17ko greba orokorra, iruditan
Greba orokorra deitu dute gaurko Hegoalden ELA, LAB, Steilas, ESK, Hiru eta Etxalde sindikatuek, LGS propio baten alde, "Gutxieneko soldata hemen erabaki. LGSa 1.500 euro. Soldatak hobetu, aberastasuna banatzeko" lelopean.
Brent petrolioaren prezioak 100 dolarren gainetik jarraitzen du
Gatazka belikoaren aurretik, petrolioaren erreferentziazko prezioa 72 euroan zegoen. Ormuzko itsasartearen itxi izanak prezioek izugarri gora egitea eragin du.
Albiste izango da: M17ko greba orokorra, Jaurlaritzaren neurriak krisi energetikoari aurre egiteko eta borondatezko kaleratzeak Tubos Reunidosen
Gaurkoan Orain-en albiste izango direnen laburpena, bi hitzetan.
Piketeek Bilboko sarrera errepidea itxi dute, San Mamesen
"Gaur, greba orokorra" eta "Borroka da bide bakarra" oihukatuz, hainbat pertsonak Bilbotik irteteko errepidea itxi dute, San Mamesen, goizeko lehen orduan.
Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean
ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan. Halaber, piketeek errepideak moztea eragin dute, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean. Era berean, tentsio uneak eragin dituzte Bilboko Kale Nagusian.
Medikuek bigarren greba astea hasi dute, estatutu propioa eskatzeko
Horien ordezkarien arabera, otsailean lanuzteak izan zirenetik "ez da harreman formalik izan" greba batzordearen eta Espainiako Osasun Ministerioaren artean.
Hauek dira gaurko greba orokorrerako ezarritako gutxieneko zerbitzuak Hego Euskal Herrian
Eusko Jaurlaritzak eta Nafarroako Gobernuak funtsezko eremuetan, hala nola Osasunean, Hezkuntza eta Larrialdietan, bete beharreko gutxieneko zerbitzuak finkatu dituzte. Honako hauek bermatuko dira.