Hainbat orduz konektibitaterik gabe izan dira 100.000 enpresa inguru Estatuan, Movistarren intzidentzia batengatik
Matxurak Movistar Enpresen zerbitzuei eragin die goizean goizetik, eta arazoak eragin ditu hainbat lurraldetan, besteak beste, Euskadin.
Telefonicaren marka komertziala den Movistarren plataforma baten matxurak Estatuko 100.000 enpresa txiki eta ertain telefono zerbitzurik eta daturik gabe utzi ditu hainbat orduz, enpresak jakitera eman duenez.
Movistar Españak X sare sozialeko bere kontu ofizialean azaldu duenez, teknikariek Movistar Enpresen zerbitzuei eragiten zien intzidentzia bat antzeman dute, eta hori konpontzeko lanean izan dira goiz osoan zehar. "Gorabehera bat dago Movistar Enpresen zerbitzuan. Teknikariak lanean ari dira zerbitzua ahalik eta lasterren berrezartzeko", adierazi du konpainiak, matxuraren berri izan ondoren.
Arazoa goizeko lehen orduan hasi da, Downdetector atari espezializatuak adierazi duen bezala. Atari horrek 3.000 bat jakinarazpen erregistratu ditu 09:00ak inguruan.
Albaceten, adibidez, gertakariak konexiorik gabe utzi ditu tokiko zerbitzuak, hala nola Radio Taxi. Euskadiko, Andaluziako eta Madrilgo hainbat tokitan ere arazoak izan dira.
Ondoren, Movistarrek (Telefonica) jakinarazi du gorabehera konponduta dagoela eta zerbitzua berrezarri egin dela, Estatu osoan hainbat orduz milaka enpresari eragin ondoren. Konpainiak ez du matxuraren jatorri zehatza zehaztu.
Zure interesekoa izan daiteke
Felipe Fernandez Aramburu, Uberrek Espainian duen zuzendaria: "Indarrean dagoen araudi guztia betetzen dugu"
Uberrek Espainian eta Portugalen duen zuzendari nagusiak adierazi du "oso pozik" daudela Gipuzkoako hiriburura iritsi direlako. Fernandezek nabarmendu du iaz 300.000 pertsona baino gehiago sartu zirela Uberren aplikazioan Donostian. Administrazio guztiekin lan egiteko prest agertu da, etorkizunera begira esparru juridiko argia ezarri ahal izateko.
Maderas de Llodion 35 langile kaleratzeko erregulazio espedientea legearen kontrakoa dela ebatzi du EAEko Justizia Auzitegiak
Garnica multinazionalak Laudioko (Araba) lantegiko 35 behargin kaleratu zituen urrian, hasiera batean 39 kaleratze aurreikusten zituen arren. Sindikatuek enplegua erregulatzeko espedientearen aurka jarritako demanda aintzat hartu du EAEko Justizia Auzitegi Nagusiak, partzialki bada ere.
Donostiara iritsi da Uber enpresaren VTC zerbitzua
VTC zerbitzua ematen duen AEBko konpainiak Donostia barruko zerbitzua eskainiko du, baita Donostiatik hasi zein Donostiara doazen probintzia barrukoak ere.
Tubos Reunidosek aurre-erretiroak eta eta kaleratze hitzartuak eskaini dizkie langileei
Sindikatuek ez dute ontzat eman zuzendaritzaren proposamena, eta barregarritzat jo dute. "Proposamen eskuzabala izango zela esan ziguten, eta dugu halakorik ikusi", esan du Andres Garcia Tubos Reunidosen Amurrioko langileen batzordearen presidenteak.
Papresako langileek lanuzteak hasi dituzte, enpresa sal dezaketelakoan eta laneko erregulazio espedientea ezarriko duelakoan
Enplegu-erregulazioko espedienteak 250etatik 110 langileri eragin liezaieke.
Greba eguna dute Tubos Reunidoseko langileek, eta deialdiek batzordeen eta zuzendaritzaren arteko bilerarekin bat egingo dute
Amurrioko lantegiko beharginek lanuzteak deitu zituzten otsailaren 17, 23 eta 26rako eta martxoaren 4 eta 9rako. Trapagarango lantegiko LAB eta ESK sindikatuek ere lanuzteak deitu dituzte egun horietarako.
Bilboko portuan da Trumpek Venezuelako petrolioaren kontrola hartu zuenetik Europara heldu den lehen ontzia
Hilabete eta sei egun igaro dira Josu Jon Imaz Repsolen egungo kontseilari delegatua Etxe Zurian sartu zenetik, beste petrolio-enpresa batzuetako ordezkariekin, Venezuelako petrolio-industria berrabiarazteko. Hala, Trumpek industria horren kontrola hartu zuenetik Karibeko lehen petrolio-ontzia iritsi da Bilbora. Repsolek milioi bat upel eskuratu ditu, eta Petronorren plantan tratatuko dituzte, Muskizen.
Lanaldiei lotuta Euskadin egindako jarduketen % 60etan irregulartasunak antzeman zituen iaz Lan Ikuskaritzak
Emandako datuen arabera, Euskadiko Lan Ikuskaritzak 20.191 esku-hartze egin zituen iaz. Horietan 1862 arau-hauste antzeman ziren — 10,4 milioi euro —, eta 26.959 kontratu berrikusi; horietatik 1.788 kontratu mugagabe eta lanaldi osokoak bihurtu ziren.
Euskadik zerua ukitu nahi du aeronautikan: 110 milioi inbertituko ditu proiektu batean, eta 800 lanpostu sortu
ITP Aero izango da proposamenaren buru, eta hamabi enpresak hartuko dute parte harekin batera.