Donostiara iritsi da Uber enpresaren VTC zerbitzua
VTC zerbitzua ematen duen AEBko konpainiak Donostia barruko zerbitzua eskainiko du, baita Donostiatik hasi zein Donostiara doazen probintzia barrukoak ere.
Uber Donostiara iritsi da, eta gaurtik VTC zerbitzua eskainiko du, Diario Vascok aurreratu eta EITBk baieztatu duenez.
Hortaz, gaurtik aurrera gidaridun autoak alokatu ahal izango dira Donostian, Uber plataforma baliatuta. Oraingoz, AEBko konpainiak hiri barruko zerbitzua emango du, eta probintzia barrukoa ere bai, irteera edo helmuga Donostia den kasuetan.
Esaterako, Hondarribiko aireportutik Donostiara joateko gidaridun auto bat eskatu ahal izango da Uber plataformaren bidez, baina ez, ordea, Hondarribiko aireportutik Zarautzera joateko.
Bizkaiko Foru Aldundiak emandako VTC lizentziekin arituko da Uber Donostian. Halaber, 30 ibilgailu elektriko eskainiko ditu.
Donostiako Udalak EITBri adierazi dionez, Uberrek atzo bertan jakinarazi zion Gipuzkoan lanean hasteko asmoa. Era berean, enpresak bilera bat eskatu dio Olatz Yarza Mugikortasun zinegotziari.
Gipuzkoako Foru Aldundiak, bere aldetik, gaiari buruzko premiazko bilera egingo du goizean zehar. Bileraren ostean, foru gobernuak adierazpenak egingo ditu.
Uberrek azpimarratu du flota, hasieran, ibilgailu %100 elektrikoek osatuko dutela, eta defendatu du horrek mugikortasun iraunkorraren aldeko apustua indartzen duela.
Halaber, ziurtatu du zerbitzua Estatuko 17 hiritan eskaintzen dutela, eta gaur egun 6.000 taxik jarduten dutela aplikazioaren bidez.
Felipe Fernandez Aramburu Uberrek Espainian eta Portugalen duen zuzendari nagusiak adierazi duenez, konpainiak "taxiaren, tokiko enpresa-sarearen eta administrazioaren eskutik" lan egin nahi du, Donostian garraio segurua eta fidagarria eskaintzeko.
Zerbitzua erabiltzeko, erabiltzaileek aplikazioa deskargatu, erregistratu eta ordaintzeko modu bat eman beharko dute. Aplikazioak prezio itxi bat erakutsiko du ibilbidea baieztatu aurretik, baita iristeko aurreikusitako denbora eta ibilgailuaren eta gidariaren datuak ere. Ibilbidean zehar, erabiltzaileak bere kokapena partekatu ahal izango du denbora errealean, eta kostua zatitu ahal izango du lagunduta bidaiatzen badu.
Zerbitzu honekin, Uberrek Estatuan duen presentzia handitu du eta dagoeneko 17 hiritan lan egiten du, besteak beste, Bilbon, Madrilen, Bartzelonan edo Sevillan. 2025az geroztik, Andorran ere eskuragarri dago.
Zure interesekoa izan daiteke
Abeltzainak haserre, Bazka Mahaia irailera atzeratu duelako Jaurlaritzak
Eusko Jaurlaritzak bazkaren beharrei buruz egindako inkestan 435 ustiategiren erantzunak jaso ditu eta horiekin hartuko ditu erosketa bateratuaren kopuruari eta hornitzaileei buruzko erabakiak. UAGAk eta ENHEk lan egiteko modu eraginkorragoak eskatu dituzte. Hala ere, guztiak ados daude, etorkizunera begira bazkari buruzko plangintza bat behar dela esatean.
Hoteletako sarrerak % 7,7 igo dira uztailean EAEn, eta gaualdiak % 6,7
Sarrera guztien % 58,8 eta gaualdien % 59,9 atzerritar jatorriko pertsonenak izan ziren, 2025eko uztailean baino % 11,1 eta % 11,7 gehiago, hurrenez hurren.
Txakolinaren mahats-bilketa aurreratu dute, beroagatik
Txakolinaren mahats-bilketa ohi baino lehenago hasiko da beroaldien ondorioz. Ekoizleen arabera, data hauek ez dira ohikoak mahats-bilketari ekiteko. Etengabe egiten dituzte analisiak mahastietan, mahatsak azukre eta garraztasun puntua noiz hartuko dituen zehatz-mehatz jakiteko, eta biltzeko une egokiena heldu da.
Bazka eroste bateratua eta lehorte deklarazioa berehala gauzatzeko eskatzen dute abeltzainek
Bi aste dira Bazka Mahaia elkartu eta erakundeek hainbat konpromiso hartu zituztela. Abeltzain asko euren kontura belarra eta lastoa erosten hasi dira, eta erakundeei neurriak berehala hartzeko deia egin diete.
Euskotreneko langileek Bilboko tranbian zezenketen publizitatea jarri izana salatu dute
Arriaga plazan gaur goizean egindako elkarretaratzean, Euskotreneko langileek balio publikoekin koherentea den eta animalien ongizatea errespetatzen duen publizitatea exijitu dio enpresari.
Mingain urdin kasu bat atzeman dute Barrundiako artalde batean
Gaitzaren aurka txertatutako 200 ardi baino gehiagoko artalde bateko animaliak eman du positibo mingain urdinaren 3. serotipoan.
Eusko Jaurlaritzak Administrazio Orokorreko 461 lanpostu betetzeko EPEan izena emateko epea ireki du
Izen-emate telematikoa irailaren 16an amaituko da, eta lehen azterketak 2027ko urtarrilean egitea aurreikusi da.
Milioi bat euroko zigorra ezarri diote AVIS enpresari, trafiko isunengatik bezeroei kudeaketa gastuak kobratzeagatik
Autoak alokatzen dituen enpresak 33,88 eta 45 euro arteko errekargua aplikatzen du isunaren ordainketa kudeatzeagatik eta administrazioari arau-hauslearen nortasuna jakinarazteagatik.
51 urteko langile bat hil da Iurretan, paper-enpresa batean
Sorospen-dispositiboan parte hartu duten Ertzaintzako bi agente bertan artatu behar izan dituzte osasun-langileek, isuritako gasak arnastuta intoxikatu baitira.
Sopela eta Urduliz bizitegi-merkatuko gune tentsionatu izendatu ditu Eusko Jaurlaritzak
Bizkaiko bi udalerriek urtarrilean eta otsailean eskatu zuten izendapena, eta hiru urteko hasierako indarraldia izango du, luzatzeko aukerarekin.