GREBA OROKORRA    

Gorde
Kendu nire zerrendatik

Eusko Jaurlaritzak istiluak gaitzetsi ditu eta elkarrizketa sozialaren alde egin du gutxieneko soldata propioa lortzeko

Maria Ubarretxena bozeramailea bat etorri da gutxieneko soldata propioa lortzeko aldarrikapenarekin, baina ez konfrontazio bidearekin.

Maria Ubarretxena Eusko Jaurlaritza EFE

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Maria Ubarretxena, Gobernu Kontseiluaren osteko prentsaurrekoan. Foto: EFE

Eusko Jaurlaritzak adierazi du elkarrizketa soziala dela gutxieneko soldata propioa lortzeko bidea, eta ez konfrontazioa, ELA, LAB, Steilas, Hiru eta Etxalde sindikatuek Hego Euskal Herrian deitutako greba orokorraren harira. 

Gobernu bileraren osteko prentsaurrekoan Maria Ubarretxena bozeramaileak greba eskubidea errespetatu egiten duela adierazi du, baina protestak eta mobilizazioak modu baketsuan egitea eskatu du. 

Ubarretxena bat etorri da gutxieneko soldata propioaren aldarrikapenarekin, baina gogorarazi du Eusko Jaurlaritzak gaur-gaurkoz ez duela horretarako eskumenik. Adierazi du hori lortzeko bidea elkarrizketa soziala dela, eta ez konfrontazioa. 

Mikel Torres bigarren lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak, bere aldetik, une "zehatz" batzuetan gertatu diren istiluak gaitzetsi ditu.

Zure interesekoa izan daiteke

greba orokorra M17 Leioa huelga general
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gutxieneko soldata propioaren aldeko manifestazioak hiriburuetan, greba orokorraren egunean

ELA, LAB, Steilas, Etxalde eta Hiru sindikatuek adierazi dutenez, industria alorreko enpresa handi askok beren ekoizpena eten dute eta grebak "jarraipen zabala" izan du halaber hezkuntzan eta zerbitzu publikoetan.Halaber, piketeek errepide mozketak egin dituzte, besteak beste, N-1 errepidean (Andoain parean), Bilboko sarrera nagusietan eta Sakanako autobidean, eta tentsio uneak eragin dituzte Bilboko kale nagusian. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X