Lan-gatazka
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Aste Santuan greba egingo dute Bilboko aireportuko Grounforceko lurreko asistentziako langileek

Lanuzteak martxoaren 27an hasiko dira eta apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta 6an (Pazko Astelehena) izango lukete eragina. KPIaren diferentzialari eta erosahalmenari eustea aldarrikatzen dute langileek. Handling enpresa horrek zerbitzua ematen duen Estatuko aireportu guztietan izango dira greba-deialdiak.

Loiuko aireportuko artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

Loiuko aireportuko artxiboko irudia. Argazkia: Europa Press

FeSMC-UGTren Aire Sektoreak greba deitu du Estatu mailan Groundforce handling enpresan, Batzorde Paritarioan soldata-taulak behar bezala aplikatzeari buruzko akordioak porrot egin baitu. 

Greba-deialdiak Bilboko aireportuari eragingo lioke (enpresa horretako 230 langilek dihardute Loiun). Grebarekin bat egitera deituta daude lurreko asistentizako langileak, fakturazio eta ontziratzekoak, ekipajeen karga eta deskargakoak, eta enpresa horrek egiten dituen handling eragiketa guztietan jarduten dutenak, Espainiako Estatuko 20 bat aireportutan.

Greba mugagabea martxoaren 27an hasiko da, eta lehenago akordiorik lortzen ez bada, apirilaren 1ean (asteazkena), apirilaren 3an (Ostiral Santua) eta apirilaren 6an (Pazko Astelehena) egingo da. Lanuzteak 05:00etatik 07:00etara, 11:00etatik 17:00etara eta 22:00etatik 00:00etara izango dira.

Gatazka piztu da enpresak ez duelako KPIaren diferentzialaren aplikatu nahi izan, ezta hitzarmen kolektiboaren 94. artikuluan jasotako erosahalmenari eusteko bermea ere.

Sindikatuek diotenez, Groundforceko hitzarmenaren arabera, soldatak % 7 igo behar dira, baina enpresak dio igoera ezin dela izan sektoreko hitzarmenak ezartzen duen % 4 baino handiagoa. 

UGT sindikatuak salatu duenez, enpresa "bere irizpidearen arabera" aplikatzen ari da soldaten taula, eta "ez da onargarria adostutako soldata-igoera ez aplikatzea".

Zure interesekoa izan daiteke

BILBAO, 18/03/2026.- El secretario general de CCOO Euskadi, Santi Martínez (i), y el responsable de política lingüística, Alfonso Ríos (d), intervienen este miércoles en la rueda de prensa en la que el sindicato ha expuesto su política lingüística y las consecuencias de su defensa. EFE/ Miguel Toña
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Euskadiko CCOOk gaitzetsi du ELAk "seinalamendu kanpaina" darabilela haren kontra, eta adierazi du euskararen aldeko jarrera "integratzailea" duela

Comisiones Obrerasek salatu du sindikatuaren aurkako manifestazio kanpaina bat darabiltzatela beste sindikatuek, euskararekiko eta hizkuntza eskakizunekiko duen jarrera dela eta. Santi Martinez idazkari nagusiak, gainera, Korrikan parte hartzeko "betoa" jarri izana gaitzetsi du, eta sindikatu abertzaleak haien kontra "erakunde ultra batek egingo lukeen moduan" jokatzen ari direla uste du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X