Argindarrik gabe geratu dira lehen orduan Mercabilbaon
Erosketa gehienak elektrizitate barik egin behar izan dituzte Basauriko logistika gunean, astelehen honetako lehen orduan. Dirudienez, barazkien 3. pabilioian gorabehera bat izan da argindar azpiegiturarekin. 07:00ak aldera itzuli da argia, pabilioi horretara izan ezik.
Mercabilbao, artxiboko irudia. Argazkia: Orain
Astelehen goiz gorabeheratsua izan dute Mercabilbaon, argindarrik gabe izan baitira Basauriko logistika gunean. Horren ondorioz, elektrizitaterik gabe egin behar izan dituzte lehen orduko erosketa gehienak.
Dirudienez, barazkien 3. pabilioian gorabehera bat izan da argindar azpiegiturarekin. Aurretik ere horrelako hainbat arazo izan dituzte, eta, horregatik, abenduan eskatu zuten tresneria berria; datorren astean helduko omen dira. Bitartean, neurriak hartuta zituzten baina ez dira nahikoak izan.
07:00ak aldera itzuli da elektrizitatea, pabilioi horretara izan ezik. Mercabilbaoren zuzendariek argitu dutenez, pabilioia isolatu dute, gorabeherak gainerakoetan eraginik izan ez dezan.
"Jendea kopeta-argia nahiz telefono mugikorreko linternarekin dabil erosketak egiten", azaldu dio Radio Euskadiri Gaizka Carazo fruta-dendariak. "Lehen mailako produktuekin dihardugu, eta horrela ez dago lan egiterik", salatu du.
Oro har, haserretuta izan dira erosketak egiten ibili diren dendariak. "Lauzpabost aldiz gertatu da, lotsagarria da, salagarria", deitoratu du Gaizka Fernandez de Zarate arrain-saltzaileak. Gainera, gaurko galerak "oso handiak" direla azpimarratu du.
Zure interesekoa izan daiteke
Itziar Agirre: "20.000 eurotik beherako lan-errentak dituztenek aitorpena egiteko obligaziorik ez badute ere, kasu batzuetan komenigarri izan daiteke, kenkariak direla eta".
Gipuzkoako Ogasun Diputatuak azaldu duenez, zerga-erreformaren ondotik badaude Aldundiak eskura ez dituen datuak, zenbait kasutan kenkari edo hobari gisa apligarri izan litezkeenak, zaintza, etxebizitza edo BGAE-ekin lotutakoak. Horregatik, autolikidazio proposamenak patxadaz begiratzeko gomendioa egin du Gipuzkoako Aldundiak, ikusteko ea badauden apligarri izan daitezkeen kenkari eta hobari berriak.
Abian da Errentaren kanpaina Gipuzkoan: autolikidazioa dagoeneko ikus daiteke
Gipuzkoan, apirilaren 7tik aurrera onartu ahal izango dira proposamenak. Araban eta Nafarroan datorren astean hasiko da kanpaina, eta Bizkaian, berriz, apirilaren 15ean.
Bilboko Aireportuko ekipaje zerbitzuko langileek lanuzteak hasi dituzte
Maletak eramateaz eta aireportuetako beste zerbitzuez arduratzen den Groundfroce enpresako langileek lanuzteak egingo dituzte astelehen, asteazken eta ostiralean, hitzarmen kolektibo berriaren negoziazioaren barruko desadostasunak direla eta.
Iñigo Ucin izango da Ayesa Digitalen presidente ez exekutibo berria
Erantzukizun hori hartuko du Ibermatica zena Euskadira itzultzen denean hasiko den etapa berrian. Ibermatica astearte honetan sartuko da ofizialki Ayesa Digitalen.
Gizon bat hil da Durruma Donemiliagan izandako lan-istripu batean
Istripua ostiralean gertatu zen, 18:30 aldera, belar bola batek azpian harrapatu zuenean langilea.
Tubos Reunidosek 118,1 milioi galdu ditu 2025ean
Azken urtean, finantza-zor garbia 234,3 milioi eurotik 263,2 milioi eurora igo da, besteak beste, FASEE maileguaren interes kapitalizatuen eraginaren ondorioz.
KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz
Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.
"Gatazka piztu da berriro" Ertzaintzan, Euspelen arabera
Sindikatua hirugarren indarra izatetik lehen indarra izatera igaro da, 1.732 boto bildu eta 20 ordezkari eskuratuta. "Euspel ez da aldatuko lehen indarra izateagatik", esan du Joseba Saralegi Euspeleko ordezkariak.
Euspelek irabazi ditu Ertzaintzaren hauteskunde sindikalak, eta 20 delegatu izango ditu
Esan bigarren indar gisa kokatu da, horrek ere 20 delegatu lortu baititu. ErNE, azken bi hamarkadetan EAEko polizia autonomikoan gehiengoa izan duen sindikatua, berriz, hirugarren postuan geratu da.