Prezioak
Gorde
Kendu nire zerrendatik

KPIa % 3,3ra igo da martxoan, erregaien prezioen igoeraren ondorioz

Urte arteko KPIaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen urte hartan.

Kontsumo Prezioen Indizearen (KPI) urte arteko tasa % 3,3raino igo da martxoan, eta 2024ko ekainetik izan duen mailarik gorenera heldu da. Igoera honen eragile nagusia erregaien prezioen garestitzea izan da, Ekialde Hurbileko gatazkaren ondorioz, ostiral honetan Espainiako Estatistika Institutu Nazionalak (INE) aurreratutako datuen arabera.

Urte arteko tasaren puntu bateko igoera hau 2022ko ekainaz geroztik izandako handiena izan da; inflazioa % 8,7tik % 10,2ra igo zen orduan.

Erregaien eta lubrifikatzaileen prezioa

INEren arabera, martxoko inflazioaren gorakadan eragin handia izan dute ibilgailu pertsonaletarako erregaien eta lubrifikatzaileen prezioen igoerak. Era berean, baina neurri txikiagoan, elektrizitatearen prezioen jaitsierak (iaz baino txikiagoa izan da) eta berokuntzarako gasolioaren prezioen igoerak ere eragina izan dute gorakada horretan.

KPIaren aurrerapenak Gobernuaren krisiaren aurkako neurri-sortan jasotako erregaien gaineko zerga murrizketa izan du kontuan, baina hilabeteko azken astean bakarrik nabaritu da horren eragina.

Ekonomia, Merkataritza eta Enpresa Ministerioaren arabera, elektrizitatearen jokabideak martxoko inflazioa apaltzen lagundu du.

“Espainiak energia berriztagarrien alde egindako apustua babes modura jarduten ari da Irango gerrak eragindako energia shockaren aurrean”, adierazi dute Ministeriotik.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Dependentziarako laguntzak finantzatzeko akordioa lortzeko Kontzertu Ekonomikoaren garrantzia azpimarratu du D'Anjouk

Noel d'Anjou Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza sailburuak Euskadi Irratian adierazi duenez, Euskadiren kasuan dependentziarako laguntzen % 50 Estatuak finantziatuko ditu, Kontzertu Ekonomikoaren baitan lortutako akordioari esker. Prozesua "zaila eta oso teknikoa" izan dela adierazi du, baina azkenean lortu egin dela nabarmendu du. Menpekotasunaren konpetentzia Foru Aldundiena dela gogorarazi du, eta, horrez gain, iragarri du urrian Herri-Dirubideen Euskal Kontseiluak egingo duen bileran erabakiko dutela nola banatu Madrildik etorriko den finantzazioa.

noel d'anjou
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urtean 250 milioi euro gehiago emango dizkio Espainiako Gobernuak EAEri, mendekotasun arreta finantzatzeko

Kontzertu Ekonomikoaren gaineko Batzorde Mistoak, aho batez, onartu egin du EAEko Autonomiaren Aldeko eta Mendekotasunari Arreta Eskaintzeko Sistemaren finantzaketa osagarriari buruzko akordioa. Horren arabera, Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan erakunde publikoek mendekotasun sistemara bideratutako gastuen % 50 Estatuak ordainduko ditu datorren urteko urtarrilaren 1etik aurrera.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X