LAN-GATAZKA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

"Handling" zerbitzuko langileek beste greba egun bat dute astelehen honetan, eta 175 hegaldi daude programatuta Loiun

Lanuzteak egingo dituzte txanda guztietan. Joan den astelehenean 90 minuturainoko atzerapenak izan ziren, eta hegaldiren bat bertan behera geratu zen.

En Loiu, Air France ha cancelado seis de los ocho vuelos programados. En Biarritz, se han cancelado 19 vuelos. La huelga de los controladores en Francia está provocando retrasos también en los aeropuertos del Estado español.
Loiuko aireportua. Argazkia: EFE

Astelehenean beste greba bat egingo dute Groundforce konpainian, handling zerbitzua ematen duen konpainietako batean. 175 hegaldi aurreikusi dituzte Bilboko aireportuan.

Protestak hiru ordutegitan egingo dira: 05:00etatik 07:00etara, 11:00etatik 17:00etara eta 22:00etatik 00:00etara.

Joan den astelehenean, 90 minutuko atzerapenak izan ziren, bai irteeretan bai iritsieretan, eta Madrilerako hegaldi bat bertan behera geratu zen. Maletarik gabe iritsi zen hegaldirik ere izan zen.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X