Hegoaldeko Sahiesbidea
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Nafarroako eredua eta 'tarifa merkeagoak' ezartzea eskatu du Hiruk

Ordainsarien tarifak "gehiegizkoak" direla salatzen dute eta hori ekiditeko, kamioilari asko Txorierritik joan eta errepide hori pilatuko dutela uste dute.
Hiru sindikatuaren protesta. Argazkia: EFE
Hiru sindikatuaren protesta. Argazkia: EFE

Nafarroako eredua hartzeko eta “tarifa merkeagoak” ezartzeko eskatu dio Hiruk, garraiolarien sindikatuak, Bizkaiko Aldundiari, Bilboko Hegoaldeko Sahiesbideko ordainsarien tarifak “gehiegizkoak” direla iritzita.

Aldundiaren parean bildu dira garraiolari talde bat Hiruko idazkari nagusiarekin Patxi Agirrerekin batera, 2. kategoriako kamioiek 6,72 euro ordaindu behar dituztela salatzeko.

A-8tik pasa beharrean, kamioiek nahitaez pasa behar dute Hegoaldeko Sahiesbide honetatik, eta jada gaur, hilak 10, ireki da errepidea goizeko seietan. Datorren asteazkenera arte, 14ra arte doakoa izango da, baina ordutik aurrera ordainsaria 1,08 euro eta 6,74 euro bitartekoa izango da.

“Gehiegizko ordainsari hau batik bat bizkaitarrek ordaindu beharko dutela” salatu du Agirrek, “etxeko garraiolariek”, Bilboko portuan” lan egiten dutenek eta egunean bertatik lau bidai egin behar dituztenek”, ez kantabriarrek edota atzerritarrek, astean gehienez bitan pasako direnek.

Nafarroa osoa gurutzatzeak bost euro inguru balio ditu garraiolariarentzat, Bilbo zeharkatzeko bestalde, ia zazpi euro behar dira.

Ordainsari hori ekiditeko, kamioilari asko Txorierritik joango direla adierazi du Agirrek, eta horrek errepide hortan pilaketak eragingo dituela esan du.

Hegoaldeko Sahiesbideak atseden gunerik ez izatea salatu du gainera Agirrek eta “XXI. Mendeko errepideetan” beharrezkoak direla gaineratu du.

Nafarroako eredua hartzeko eta “tarifa merkeagoak” ezartzeko eskatu dio Hiruk, garraiolarien sindikatuak, Bizkaiko Aldundiari, Bilboko Hegoaldeko Sahiesbideko ordainsarien tarifak “gehiegizkoak” direla iritzita.Aldundiaren parean bildu dira garraiolari talde bat Hiruko idazkari nagusiarekin Patxi Agirrerekin batera, 2. kategoriako kamioiek 6,72 euro ordaindu behar dituztela salatzeko. A-8tik pasa beharrean, kamioiek nahitaez pasa behar dute Hegoaldeko Sahiesbide honetatik, eta jada gaur, hilak 10, ireki da errepidea goizeko seietan. Datorren asteazkenera arte, 14ra arte doakoa izango da, baina ordutik aurrera ordainsaria 1,08 euro eta 6,74 euro bitartekoa izango da. “Gehiegizko ordainsari hau batik bat bizkaitarrek ordaindu beharko dutela” salatu du Agirrek, “etxeko garraiolariek”, Bilboko portuan” lan egiten dutenek eta egunean bertatik lau bidai egin behar dituztenek”, ez kantabriarrek edota atzerritarrek, astean gehienez bitan pasako direnek. Nafarroa osoa gurutzatzeak bost euro inguru balio ditu garraiolariarentzat, Bilbo zeharkatzeko bestalde, ia zazpi euro behar dira. Ordainsari hori ekiditeko, kamioilari asko Txorierritik joango direla adierazi du Agirrek, eta horrek errepide hortan pilaketak eragingo dituela esan du.Hegoaldeko Sahiesbideak atseden gunerik ez izatea salatu du gainera Agirrek eta “XXI. Mendeko errepideetan” beharrezkoak direla gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X