Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
EHUn
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Koloneko minbizia antzemateko teknika berria Euskadin garatu dute

Azken sei urteetan landutako teknika da, eta arratoiekin probatu dute. Jasotako emaitzak onak izan dira, eta nazioarte mailan eta Espainian sariak jaso dituzte.
Cancer Colon EITB
Ikerketa Galdakaoko Ospitalean eta EHUn egin dute.

Galdakaoko Ospitaleak eta Euskal Herriko Unibertsitateak (EHU/UPV) egindako azterketa batek koloneko minbiziaren metastasia antzemateko eta gaixotasuna tratatzeko teknika berria garatu du. Tumore-ehunetan nanopartikulak kokatuz garatutako teknika berria da, EHUk jakinarazi duenez.

Azken sei urteetan landutako teknika da, eta arratoiekin probatu dute. Jasotako emaitzak onak izan dira, eta nazioarte mailan eta Espainian sariak jaso dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X