Droga trafikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

4,5 kilo kokaina atzeman dituzte Loiuko aireportuan

Kolonbiatik zetorren bidaiari baten bi maleten barruan ezkutatuta zegoen kokaina eta Poliziak bidaiaria atxilotu du.

Zerga Agentziak 4,5 kilo kokaina atzeman zituen joan den asteartean Loiuko aireportuan. Droga, purutasun handikoa, Kolonbiatik zetorren bidaiari baten bi maletetan ezkutatuta zegoen.

Loiuko aireportuan bidaiari bati susmo txarra hartu ziotelako ezarri zuten kontrol batean

atzeman zuten kokaina.

Bidaiariak zeraman ekipajearen ikuskapen zorrotza egin zuten bertan eta barruan desodorante eta xaboi potoetan ezkutatuta 4,5 kilo kokaina aurkitu zituzten.

Atxilotua eta atzemandako droga agintaritza judizialaren esku jarri zituzten.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X