Eztabaida
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gómez Benítezek gogor kritikatu du Eurovegas-en proiektua Espainian

Eurovegas, ustelkeriaren iturri dela adierazi du Botere Judizialaren Kontseiluko kideak, eta Espainian ezarriz gero, bere egitura mafiosoa kontrolatzea oso zaila izango dela baieztatu du.
Sheldon Adelson Eurovegaseko sustatzailea. Argazkia: EFE

Botere Judizialaren Kontseilu Orokorreko kidea, José Manuel Gómez Benítez,Eurovegasen proiektua Espainian ezartzearen aurka azaldu da. Kazetariei eginiko

adierazpen batzuetan, Cataluniako Iruzurraren Aurkako Bulegoko zuzendariarekin,Daniel de Alfonsorekin, bere desadostasuna erakutsi du, azken honek proiektuagoraipatu eta gero.

Gómez Benítezek, Carlos Dívar Kontseiluko presidente ohiari salaketa jarrizion kideak, argi esan du Eurovegas, azkenean, Espainian ezartzen bada,"ustelkeriaren iturri" izango dela.

Bere ustetan,Eur ovegas, "enplegu prekarioaren ekintza mafiosoen guneada, fidagarriak ez diren joku eta apustuak eginaz, prostituzioarekin kontaktuadutenak e.a."

Halere, Gómez Benítezek onartu du, "Eurovegasera doazen bezero guztiakez liratekeela delitugileak izango, ez liratekeela prostituta moduan laneanarituko edota legalak ez diren jardueretan ibiliko".  Baina eraberean aitortu du, horrelako  proiektuek mota horretako jendea erakartzendutela.

Proiektua gauzatzen bada, Kontseiluko kideak, Eurovegaseko arduradunei zergalegedian inolako salbuespenik ez egitea eskatu du, bere ustetan, proiektuko sustatzailea, Sheldon Adelson handi-mandia, gainontzeko inbertsoreenmodura tratatu behar da eta.

Bukatzeko, Gómez Benítezek, positibotzat jo du Espainiak duen ahalmenaatzerriko inbertsioak bereganatzeko, eta Eurovegas-en kasuan, "inbertsiomota hauek duten alde iluna" kontrolatu beharko litzatekeela esan du.

Zure interesekoa izan daiteke

Precinto policial para impedir el paso en la pasarela de la senda costera de Cabo Mayor a la playa de La Maruca, en Santander, que siempre ha tenido 'fama', no solo por el número de vecinos y turistas que la pasean diariamente, sino porque generó la constitución de dos plataformas para su ejecución sostenible, dos proyectos inacabados y, por desgracia, un final trágico el pasado martes. cuando tras el derrumbe este martes de la estructura de madera de EL Bocal de dicha senda lo que provocaó la muerte de cinco jóvenes, otra está desaparecida y una séptima de encuentra ingresada en la UCI del hospital de Valdecilla. EFE/ Celia Agüero Pereda
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

El Bocaleko epaileren arabera Estatuko administrazioarena zen pasabidearen mantenuaren ardura, eta  ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario

Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio eta mantentze egokia bermatzeko arduradun bakarra", pasabide horren eta besteen lanak "amaitu gabe" daudenez. Sei pertsona hil ziren eta beste bat larri zauritu zen martxoaren 3an pasabide bat behera etorrita. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Korrika Gipuzkoan sartu da!

Atallu eta Araitz-Betelu atzean utzi eta Lizartzatik sartu da Korrika Gipuzkoan, Tolosaldean. Berastegiko udaleko ordezkariek sartu dute lekukoa Gipuzkoara. Ondoren, Galtzaundi Tolosako euskaltzaleen elkartearen txanda izan da. Mailopeko eta Tolosaldeako eskualdeak bat egin dute, Korrikaren alde. Gauean, besteak beste, Tolosa, Andoain, Hernani, Oiartzun eta Irun igarota, Nafarroara itzuliko da berriz ere eta goizaldeko 06:00ak aldera Beran izango dute.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X