Epailearen arabera, Estatuko administrazioarena zen El Bocaleko pasabidea mantentzearen ardura, eta ikerketapean jarri ditu Trantsizio Ekologikoko bi funtzionario
Epailearen ustez, Estatuko administrazioa da martxoaren 3an Santanderko hondartza horretan istripua izan zen pasabidearen "kontserbazio-egoera eta mantentzea egokia zela bermatzeko arduradun bakarra", eta pasabide horretako eta beste batzuetako lanak "amaitu gabe" daudela. Sei pertsona hil ziren eta bat larri zauritu zen, martxoaren 3an, itsaso ondoko pasabidea behera etorrita.
Martxoaren 3an behera etorri zen pasabidearen zati bat.
Pasa den martxoaren 3an El Bocalen (Santander) izandako istripua ikertzen ari den epaileak Kantabriako Itsasertz Mugarteko bi funtzionariok ardura penalik ote duten ikertuko du, "pasabidea mantentzeko lanetan izandako jokabide arduragabea izan zela" ondorioztatzeko moduko "zantzu argiak" atzeman baititu.
Rosa Martinez epailearen ustez, Trantsizio Ekologikorako eta Erronka Demografikoaren mende dagoen Kantabriako Itsasertz Mugartea da, "amaitu gabe" daude eta, kostaldeko bidexka hori "mantentzearen arduradun bakarra".
Azaldu duenez, 2012ko lehen proiektuarekin abiatutako lanak gelditu egin ziren, Itasertz Mugarteak enpresa esleipenduranekin zuen kontratua bertan behera uztea erabaki baitzuen, enpresak "atzera egin" baitzuen, eta bigarren proiketua (2016) "lanak amaitzekoa", ez zen onartu ere egin. Epailearen hitzetan, Santanderko Udalak lan horien emaitza liratekeen azpiegituren mantentze-lanak bere gain hartzea, zuzenean loturik zegoen, logikoa denez, lan horiek amaituta egoteari".
"Lanak amaitu gabe daude, eta, beraz, Santanderko Udalak ez ditu bere gain hartu; hortaz, Kantabriako Itsasertz Mugartea da lan-unitate horien egoera eta mantentze egokia bermatzeko arduradun bakarra, tartean autoan aztergai den pasabidea [martxoaren 3an behera etorri zena]". Gogora ekarri du, halaber, 2024tik zabalik egon dela pasabide hori "inongo mugarik gabe".
Martinezek adierazi du, gainera, bulego hori "guztiz jakitun" zela eremu hori "zaindu eta mantentzeko zuen arduraz", hala utzi zuelako agerian 2024ko maiatzean Itsasertzeko zaindari batek Lanen Zerbitzuburuari igorritako txostenak, zeinetan "egur batzuen egoera txarra" zela jakinarazten baitzion. 2024ko uztailean konponketak egin ziren, baina egurrezko azpiegituretan baino ez, Polizia Zientifikoaren arabera, metalezko elementuak erabat herdoilduak zeuden arren.
Epaileak orain perituen txostenetan sakontzea eskatu du, soilik egurrezko azpiegituran egindako konponketa-lan horiek "nahikoak" izan ote ziren argitzeko. Hori dela eta, Itsasertz Mugarte arloko burua eta erakunde horretako Proiektu eta Lanetarako burua ikertzea erabaki du, gertakarietan "zuzeneko ardura" izan ote duten argitzeko.
Udalak zigilatu egin behar du pasabidea
Ebazpenean Udalari ere zuzendu zaio epailea, eta ohartarazi du, mantentze-lanen ardura Espainiarena izanda ere, "Santanderko Udalak administrazio-poliziaren ahala" duela "herritarrentzako eremuetako segurtasunaren gainean".
Horregatik, "arriskuren bat ikusten den momentuan, mugatu, seinaleztatu eta zigilatu egin behar du, azpiegitura beste administrazio batena izanik ere, are gehiago mintzagai den eremuan, Udalak sustatu eta ibilbide turistiko gisa iragartzen zuen eta".
Arrazoi hori dela eta, "garrantzitsua eta beharrezkoa da ezbeharra gertatu zenean pasabidearen egoera txarra agerikoa eta zenbaterainokoa zen ezagutzea; bestela esanda, bistakoa ote zen behera erortzeko zorian zegoela".
Puntu hori argitzeko, pasabideak ezbeharraren aurreko egun edo asteetan zuen egoera froga dezaketen materiala (argazkia, bideoak...) biltzea agindu du epaileak, eta, inguruetan ibili ohi direnen lekukotzak entzungo ditu, besteak beste.
Zure interesekoa izan daiteke
Epailearen aurretik igarotzeko zain jarraitzen du Azpeitiko ustezko hiltzaileak
Ertzaintza haren bila ari zen asteartetik, eta azkenean, larunbat goizaldean, ustezko hiltzaileak bere burua entregatu du Ondarroako ertzain-etxean. Arma bat zeraman soinean, baina oraindik ez dute jakinarazi hilketan erabilitakoa ote den.
Ehunka lagunek harrera egin diote Freedom Flotillako ontziari Euskadin
Asteartera arte (hilak 8), Euskadin egoteko asmoa du. Egun horretan, Vigora abiatuko da, eta, ondoren, Mediterraneoko beste hainbat gunetara jarraituko du. Ontziak Bilbon egingo duen egonaldian, hainbat ekitaldi antolatu dituzte, besteak beste, hitzaldiak, emanaldiak, Palestinako azoka eta flotillako aktibistekin prentsaurrekoa.
25 urteko emakume bat atxilotu dute Eltziegon, bikotekidea harrapatzea leporatuta
Etxeko indarkeriaren esparruan hilketa-saiakera delitua egotzi diote. Gertaera larunbat goizean jazo da, 07:30ak aldera. Atxilotua polizia-etxera eraman dute eta, eginbideak amaitu ondoren, epailearen esku utziko dute.
20 urteko mutil bat hil da Lekeitioko Antzar Egunean, hesi batetik erorita; ospakizuna bertan behera utzi dute
Gaztea portuan zegoen, antzarren proba jarraitzen, eta bi metro inguruko altueratik erori da. Milaka lagun bildu dira gaur Lekeition, eta ekitaldia normaltasunez ari zen garatzen istripua gertatu den arte.
4.000 pertsona inguru bildu dira Donostiako Sagardo Egunean
Gipuzkoako 32 sagardotegitako sagardoak dastatzeko aukera eskaini dute. Trikitilari eta bertsolarien musikaz girotu dute eguna. Une hunkigarrienetako bat Jabier Ansorena eta Marian Matasen omenezko ekitaldia izan da.
Irailaren 5a Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu dute Irunen
Irungo Udalak Tokiko Memoria Demokratikoaren Egun izendatu du irailaren 5a, Udaleko talde politiko guztien babesarekin. Kolpe militarra, gerra eta diktadura sufritu zituzten irundar guztiak oroitu dituzte gaur.
Ertzaintzak gizon bat atxilotu du Urdulizen, hiru pertsonari botilak jaurtitzea leporatuta
06:20 aldera jazo da erasoa, metro geltokitik gertu. 200 bat lagun bildu dira inguruetan. Atxilotua aurretik ere atxilotu dute antzeko gertakariengatik.
Behin-behineko espetxealdia ezarri diote Barakaldoko hilketaren susmagarriari
Barakaldoko lehen auzialdiko guardiako epaitegiak hartu du erabakia.
Hiru pertsona atxilotu dituzte Gernikan, 14 urteko neska haurdun bat ezkontzera behartzea egotzita
Hiru atxilotuak (adingabearen gurasoak eta 27 urteko gizon bat) behin-behinean aske utzi ditu epaileak. Hala ere, auzitegira joan beharko dute deitzen dituztenean. Halaber, 17 urteko mutil baten bila ari dira, haurraren ustezko aita, baina ez dute aurkitu.
Datorren astean hasiko dira Topoaren lurpeko pasanteko trenen probak
Azpiegitura Gabonetan egongo da erabiltzaileko prest, Eusko Jaurlaritzaren aurreikuspenen arabera.