Frantzian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi mendizale, haietariko bat espainiarra, hil dira Mont Blancen

Txango bat egitera zihoan taldeko kideak ziren. Dôme du Goûter mendian elur-bisuts batek harrapatuta, mendizaleak izoztuta hil dira.

Bi mendizaleen gorpuak, tartean espainiar bat, aurkitu dituzte larunbat honetan Dôme du Goûter mendian, Mont Blancen (Italiaren eta Frantziaren arteko mugan), 4.400 metrotara.

Zonalde horretan, beste bederatzi mendizale hil ziren ostegunean, elur-jausi batek harrapatu ostean: bi espainiar, hiru alemaniar, suitzar bat eta Britania Haundiko hiru herritar, hain zuzen ere.

Hildakoak txango bat egitera zihoan taldeko kideak ziren. Dôme du Goûter mendian haize-bolada batek harrapatuta, mendizaleak izoztuta hil dira. Beste bi mendizalek jazoeraren berri ematen lortu dute.

Bi mendizaleen gorpuak, tartean espainiar bat, aurkitu dituzte larunbat honetan Dôme du Goûter mendian, Mont Blancen (Italiaren eta Frantziaren arteko mugan), 4.400 metrotara. Zonalde horretan, beste bederatzi mendizale hil ziren ostegunean, elur-jausi batek harrapatu ostean: bi espainiar, hiru alemaniar, suitzar bat eta Britania Haundiko hiru herritar, hain zuzen ere. Hildakoak txango bat egitera zihoan taldeko kideak ziren. Dôme du Goûter mendian haize-bolada batek harrapatuta, mendizaleak izoztuta hil dira. Beste bi mendizalek jazoeraren berri ematen lortu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X