Bizkaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Bi urteko haur bat hil da Berrizen, ibilgailu batek harrapatuta

19:20ean izan da ezbeharra, ibilgailua aparkaleku batean maniobrak egiten ari zela.

Bi urtek neskatila bat hil da ostiral honetan Berrizen, ibilgailu batek harrapatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.

Ezbeharra 19:20ean izan da. Ibilgailua aparkaleku batean maniobrak egiten ari zela adin txikiko neskatoa harrapatu du.

Bertaratutako larrialdi zerbitzuek heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.

Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Bi urtek neskatila bat hil da ostiral honetan Berrizen, ibilgailu batek harrapatuta, Herrizaingo Sailak jakitera eman duenez.Ezbeharra 19:20ean izan da. Ibilgailua aparkaleku batean maniobrak egiten ari zela adin txikiko neskatoa harrapatu du.Bertaratutako larrialdi zerbitzuek heriotza egiaztatu baino ezin izan dute egin.Ertzaintzak ikerketa abiatu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X