Italiako Auzitegiaren erabakia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Mugikorra gehiegi erabiltzeak minbizia eragin dezake

Hamar urtez egunean mugikorra sei ordu erabiltzen zuen Italiako enpresa zuzendari bat da biktima. Auzitegi Gorenaren arabera, tumorearen ardura telefono mugikorrak du.
Mugikorren eta minibiziaren artean lotura ezarri du Italiako Auzitegiak.

cente Micolini, 60 urteko italiarra, buruan eta kokotsean min handia zuela eta, medikuarengana joan zen eta honek tumore bat atzeman zion. Aste honetan, Italiako Auzitegi Gorenak "lotura zuzena" ezarri du tumorearen eta mugikorraren artean, izan ere, gizonezkoak hamar urte pasatu ditu mugikorra egunean sei ordu erabiliz.

Auzitegiaren arabera, tumorea lan gaixotasuna da eta kalte-ordainak eman behar dizkiotela ebatzi du.

Angelo Gino Levis onkologoak eta Giuseppe Grasso neurokirurgialariak argudiatu dutenaren arabera, telefono mugikorren erradiazio elektromagnetikoak zelulak kaltetu eta tumoreak izateko arriskua areagotu ditzake.

Tumorea ona den arren, karotida-arteriara hedatzeko arriskua zegoen. Gizonezkoaren aurpegia paralizatuta gelditu zen eta egun morfina behar du mina gutxitzeko.

"Ez dut dirua lortzeko egin, telefono mugikorren gehiegizko erabilerak arriskua dakarrela erakusteagatik baizik", esan du Marcolinik Corriere della Sera egunkarian.

Osasunaren Mundu Erakundeak jada mugikorren erabilera mugatzeko eskatu zuen iaz, baina zientzialarien artean ez dira ados jartzen gailu hauen eta minbiziaren artean lotura zuzena dagoen ala ez ondorioztatzeko.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X