Konstituzionalaren epaia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Gotzainek ezkontza homosexuala 'bidegabekoa' dela ohartarazi dute

Gotzainek komunikatu bat publikatu dute Eliza Katolikoaren doktrina birgogoratuz, eta epaiaren terminoak ezagutaraztean balorazio berriak egiteko prest daudela adierazi dute.
Juan Antonio martinez Camino apezpikua. Argazkia: Efe

“Konstituzionala den ala ez alde batera utzita”, ezkontzaren espainiar legeria “guztiz bidegabekoa” dela uste du Espainiako Apezpiku Batzarrak. Auzitegi Konstituzionalak ezkontza homosexualak baimendu ostean, eta familia eta instituzioa babesteko asmoz, legearen premiazko aldaketa bat behar dela adierazi dute gotzainek.

Gotzainek komunikatu bat publikatu dute Eliza Katolikoaren doktrina birgogoratuz, eta epaiaren terminoak ezagutaraztean balorazio berriak egiteko prest daudela adierazi dute.

“Ezkontzen direnek senar-emazte bezala izendatuak izateko eskubidea defendatzen dugu. Umeek etorkizuneko senar-emazte bezala hezteko eta aita eta ama bat izateko eskubidea defendatzen dugu. Gaur egun ez da eskubide horietako bat ere ez bermatzen”, gaineratu dute.

“Maria Txit Santuak familiak zaindu ditzala”

Dena den, auzitegien epaien inguruko balorazioak egitea beren konpetentziakoa ez dela gogorarazi dute, “baina legeen inguruko etika eta justizia bermatzeko betebeharra daukagu”.

"Maria Txit Santuak familiak zaindu eta agintarien gainean eragin dezala", dio komunikatuak bukaeran.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hitzkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X