Ezkontza, legezkoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Homosexualen arteko ezkontza, munduko 11 estatutan soilik legeztatuta

Gaur egun honako Estatu hauetan da legezkoa: Espainian, Holandan, Belgikan, Kanadan, Hegoafrikan, Norvegian, Suedian, Portugalen, Islandian Argentinan eta Danimarkan.
Homosexualen arteko ezkontza, munduko 11 estatutan soilik legeztatuta. EFE

Munduko hamaika estatuk soilik dituzte homosexualen arteko ezkontza onartzen duten legeak, besteak beste, Espainiak. Auzitegi Konstituzionalak duela zazpi urtetik PPk sexu bereko pertsonen batasunaren aurka aurkeztutako helegitea errefusatu du astearte honetan.

Gaur egun, honako Estatu hauetan da legezkoa: Espainian, Holandan, Belgikan, Kanadan, Hegoafrikan, Norvegian, Suedian, Portugalen, Islandian Argentinan eta Danimarkan; AEBetako sei estatutan eta Mexikoko hiriburuan ere bada, Quintana Roo Mexiko estatuan eta Alagoaz Brasilgo estatuaz gain.

Holanda izan zen, 2000 urteko irailean, homosexualen arteko ezkontza onartu zuen lehen Estatua. Legea 2001eko maiatzaren 1ean sartu zen indarrean, eta egun hartan egin ziren lehenengo lau ezkontzak, Amsterdamen.

Haren ostean, Belgikak (2003an, Kanadak (2005ean), Espainiak (2005ean), Hegoafrikak (2006an), Norvegiak (2009an), Suediak (2009an), Portugalek (2010ean), Islandiak (2010ean), Argentinak (2010ean) eta Danimarkak (2012an) gauza bera egin zuten.

Espainiak homosexualen arteko ezkontzak onartu zituen laugarren Estatua izan zen. Kanadak baino bi egun geroago onartu zuen, Espainiako legea lehenago sartu bazen ere indarrean.

Gobernu sozialistak bultzatuta, Espainian sexu bereko pertsonen arteko ezkontzak onartu zituen legea 2005eko ekainaren 30ean onartu zuten, Diputatuen Kongresuan, eta uztailaren 3an sartu zen indarrean.

Espainian sexu bereko pertsonen arteko lehenengo ezkontza 2006ko uztailaren 11n izan zen, Tres Cantosen (Madril). Ezkondu ziren pertsonak gizonezkoak ziren.

AEBetan, Massachusetts, Connecticut, Iowa, Vermont, New Hampshire y New York Estatuetan da legezkoa, baita Columbian ere.

Washington, Maryland eta Maine estatuek batasun hauek onartzen dituzten legeak dituzte, baina martxan jartzeak astearte honetan izango diren hauteskundeen araberakoa izango da.

Homosexualen arteko ezkontzak AEBetako hogeitahamar bat estatutan debekatu dituzte.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bengoetxeak, ETSri emandako laguntzari buruz: “Arrakasta kulturala lagundu behar da, eta ez zigortu”

Ibone Bengoetxea Eusko Jaurlaritzako Kultura sailburuak ETS talde arabarrari emandako dirulaguntzak babestu ditu, ehundik gora musikarik zalantzan jarri ostean. Horren hitzetan, "arrakasta kulturala ez da zigortu behar, lagundu baizik". Horrela erantzun dio sailburuak Jon Hernandez Sumarreko legebiltzarkideak Eusko Legebiltzarreko kontrol saioan egin dion galderari.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Estatutua bete eta "beste fase bat" irekitzeko eskatu dio Pradalesek Sanchezi

Pradales lehendakariak mezu argia igorri dio Espainiako Gobernuari eta Pedro Sanchez presidenteari Eusko Legebiltzarrean. Pradalesen esanetan, "asko dago oraindik egiteko", eta "maila handiko negoziazioa eta erritmoa" behar dira orain. Lehendakariaren arabera, "adostutako guztia bete behar da konfiantza politikoa mantentzeko". Pradalesek gogorarazi du Sanchez presidenteak "irmotasuna" erakutsi duela karguan jarraitzeko, eta horri lotuta eskatu dio "irmotasun bera" Gernikako Estatutua behin betiko betetzeko.

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Díez Antxustegi: “Lortu dugun akordioaren arrazoi nagusia da euskara zentrala dela guretzat”

EAJren bozeramailea Eusko Legebiltzarrean, Joseba Diez Antxustegi, Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da, eta azaldu ditu euskarari Administrazioan segurtasun juridikoa emateko akordioren nondik norakoak. Esan duenez, Enplegu Publikoaren Legea aldatzeko adostasun batera heldu dira EH Bildurekin, bere bazkide den PSE alde batera utziz, euskara “gai zentrala” delako EAJrentzat. Horrela, EH Bildurekin antzeko beste akordioetara ailegatzeaz, esan du ez lukeela “aurreikuspenik elikatuko”, “euskara gai berezia delako”.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X