Webgunean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Osakidetzak 'osasun karpeta' zerbitzua martxan jarri du

Gaixoaren osasunari buruzko informazio guztia webgunean eskuragarri izatea da proiektuaren helburua.
Osasun karpetaren aurkezpena. EFE

Osakidetzak "osasun karpeta" zerbitzua abiatu du, gaixoei internet bidez, euren osasunaren inguruko informazio guztia eskuragarri izatea ahalbidetuko dien tresna.

Rafael Bengoa Osasun sailburuak aurkeztu du, legegintzaldi honetan martxan jarritako kronikotasunaren erronkari aurre egiteko estrategiaren barne.

Osakidetzako webgunetik sartu ahal izango da "osasun karpetara" (mugikorraren bitartez ere bai) edo micarpetadesalud.osakidetza.net ataritik.

NAN elektronikoaren bitartez edo osasun txartel berriarekin erabili ahal izango da eta erietxean eskatu beharko den pasahitzarekin segurtasuna bermatzen dela azaldu dute.

Gaixo bakoitzak bere karpeta ikusi ahal izango du eta une honetan, erradiologiari, patologia-anatomikoari eta lehen mailako arretari dagokion informazioa dago eskuragarri. Baita, tratamendu farmakologikoak, alergiak eta mediku hitzorduak ere.

Datu horiek gaixoaren osasun informazioaren % 60 direla azaldu dute, baina datorren urterako % 100era iristea espero dute eta beste osasun etxeetako informazioa ere sartzea aurreikusten dute (pribatua eta publikoa).

Tresna horren bidez, "edozein unetan edozein tokitan zaudela", historialaren eta tratamendu farmakologikoaren berri jaso ahalko dela goraipatu dute.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X