Halloweeneko jai tragikoa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Divierttek Udalaren aurka egingo du, Madrid Arenaren arazoak tarteko

Bost gazte hil ziren jaiko antolatzaileak "ez zekien" pabiloian segurtasun arazo larriak zeudenik.
Bost gazte hil ziren jaian. EFE

Diviertt konpainiak, Madrid Arena pabiloiko Halloween jai tragikoaren antolatzaileak, Espainiako hiriburuaren eta Madrid Espacios y Congresos enpresa publikoaren aurka egingo du, aipatu pabiloiaren urritasunak direla eta.

Miguel Angel Floresen konpainiak agiri batean adierazi duenez, Divierttek ez zekien Madrid Arenak "urritasun tekniko eta segurtasun arazo larriak" zituztenik, hainbatetan alokatu badu ere.

Halaber, ukatu egin du Madrilgo Udalarekin harreman komertziala zuela. Izan ere, horren esanetan, Divierttek Madrid Espacios y Congreso enpresas publikoarekin sinatu zuen pabiloiaren alokairua, eta ez Udalarekin berarekin.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta erabakia "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Hemendik aurrera, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X