ETXEKO IDARKERIA
Gorde
Kendu nire zerrendatik

5 hilabeteko haur bat izozkailu batean hil da, Puerto Ricon

Poliziak ikerketa jarri du abian, ezbeharraren arrazoiak argi ez daudelako oraindik. Ustez, gizonak emaztearekin liskarra izan ondoren haurra izozkailuan sartu du.

Izozkailu batean sartutako 5 hilabeteko haur bat hil da, Puerto Ricon. Ustez, gizon bat (haurraren aita biologikoa den ikertzen ari dira) bere emaztearekin liskarra izan ondoren eta hura gela batean giltzapetuta utzi ondoren, haurra izozkailuan sartu zuen.

Puerto Ricoko Poliziak, liskarraren berri ematen zion dei bat jaso ondoren, ezbeharraren lekura jo zuen berehala. Ordurako, haurra hilik aurkitu zuten izozkailuaren barruan.

Hilero etxeko indarkeriako 200 kasu ematen dira herrialde honetan. Gizarte erakundeek arazo honen muina gurasoen adina dela diote. Izan ere, Puerto Ricoko 21 urteko gazteen % 25ak seme-alabak dituzte jada.

Gobernuak delitu hauen zigorra gogortzea eskatu du; espetxe-zigor luzeagoak egotea eta bermepeko askatasuna gehiago kontrolatzea, adibidez.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X