Zozketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Loteriaren gaurko sari potoloa, zergetatik libre egongo den azkena

Urtarrilaren 1etik aurrera sariaren irabazleek % 20ko zerga izango dute. Ez trikimailurik, ez zenbakitik politik ere: zerbait irabazteko aukera % 5,3koa da. Eitb.com-ek jarraipen berezia egingo du.
Loteriaren potoloa, zergetatik libre egongo den azkena
Loteriaren sari potoloa, zergetatik libre egongo den azkena. EFE

Gabonetako Loteriaren sari potoloa zergetatik libre emango den azkenekoa izango da larunbat honetakoa, urtarrilaren 1etik aurrera sariaren irabazleek % 20ko zerga izango dutelako; Umearen zozketan sarituek ordaindu beharko izango dute.

Zerga 2013 urteko lehen egunean indarrean sartu arren, gaurko zozketa aurreko legediaren barruan sartuko da, era horretan, sariak jasotzeko ez da zergarik ordaindu behar izango, abenduaren 31 baino geroago jaso arren, Ogasun Ministeriotik azaldu dutenez.

Berritasun fiskala jasotzen duen lege-proiektua ostegunean onartu zuen behin betiko Kongresuan, eta PFEZaren % 20ko zerga ezarri du 2.500 euro baino gehiagoko sarientzat, Estatuan, Autonomia Erkidegoetan, Espainiako itsuen erakunde Nazionalean, Espainiako Gurutze Gorriran eta Europako erakunde berdintsuetan.

Era horretan, errentaren aitorpenean bilduko da saria, baina PFEZaren oinarrian sartu gabe, hori dela eta, edozein laguntza publiko (bekak edo laguntzak sozialak) jasotzeko minimoetan ez du eraginik izango.

Zergak ez du eskatzen aitorpenik egitea, saria sartzen den unean sortuko delako, zozketaren antolatzailea den erakundeak egindako atxikipenaren bitartez.

% 20ko atxikipena 2.500 eurotik pasatzen den sarietan egingo da, guztira 10.000 tokatuz gero, 7.500 soilik zergapetuko dira, eta, horietatik, Ogasuna bosgarren zatiarekin geratuko da (1.500 euro).

27, 41, 66 eta 99, zenbakirik zailenak

Lehenengo zozketa egin zenetik (1812an) 200 urte pasa direnean, loteria-ontzian gehien azaldu diren amaierak honako hauek dira: 27, 37, 39, 41, 44, 51, 62, 64, 66, 67 eta 80tik 89ra.

Aldiz, gehien azaldu diren amaierako bi zenbakiak ondorengoak izan dira: 85a zazpi aldiz saritu dute (1841, 1858, 1867, 1868, 1900, 1915 eta 2005, 57a bost aldiz (1825, 1835, 1843, 1869 eta 1962), 64a beste bost aldiz(1821, 1848, 1961, 1976 eta 1987) eta 95a lau aldiz 1886, 1994, 1995 y 2001).

Ez trikimailurik ez zenbaki politik

Ez trikimailuak, ez zenbaki politak, ez itsusiak, ez kandelak ere: Gabonetako loterian benetan zerbait irabazteko aukera % 5,3koa da.

Miguel Cordoba Bueno matematika irakasleak azaldu duenez: "Ez dago trikimailurik; ezin da ezertan eraginik izan".

Eitb.comek jarraipen berezia egingo du.

 

Zure interesekoa izan daiteke

Pago basoa
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gero eta baso gehiago dugu Euskal Herrian: larreek zuhaitzei leku utzi diete

Lur Geroak baso-kudeaketa planak egin ohi ditu Nafarroako udalentzat. Izan ere, bertan mendi eta baso gehienak publikoak dira; Nafarroako udalek dute basoen % 80 ingururen jabegoa. Nafarroako araudiaren arabera, baso-kudeaketa planak finantzatzeko eskuduntza Foru Gobernuak dauka, baina udalek plan horiek onartu behar izaten dituzte eta askok herritarren parte-hartzea eskatzen dute.  Aholkularitza enpresak, besteak beste, baso horiek modu sostenigarrian nola ustiatu proposatzen du; alegia, baso bakoitzetik zenbat egur atera daitekeen 10 edo 15 urtetan, basoak bolumenik galdu gabe. Horrez gainera, udalak behartuta daude mendian inbertitzera haien ustiapenetik (egurraren salmentatik edota lursailen alokairutik) jasotzen duten diruaren % 20. Inbertsio horiek nola egin ere aholkatzen du.  

Gehiago ikusi
Publizitatea
X