Albiste da
Eski estazioan
Gorde
Kendu nire zerrendatik

1.000 eskiatzaile jaitsi behar izan dituzte Panticosako estaziotik

Haize bolada bortitzak direla-eta, eski estazioko erremonteak itxi egin behar izan dituzte. Antonio Basagoiti omen da erreskatatu behar izan duten eskiatzaileetako bat, Efe agentziak irgarri duenez.
18:00 - 20:00
Ehunka lagun harrapatuta gelditu dira Panticosako eski estazioan

Litekeena da goizaldean bukatzea Panticosako eski estaziotik jaitsi behar izan dituzten 1.000 eskiatzaileen ebakuazioa, estazioak berak iragarri duenez.

Izan ere, 110 k/h haize bolada bortitzak piztu dira asteazken honetan, eta, segurtasunagatik, estazioko erremonteak geldiarazi behar izan dituzte. Ondorioz, 1.000 bat eskiatzaile Petrosos gunetik estazioaren basera ebakuatu behar izan dituzte.

50 laguneko taldetan jaitsi dituzte eskiatzaileak, pistak zapaltzeko bertan dituzten 5 makinen laguntzaz. Bertako langileekin batera, Babes Zibileko eta Guardia Zibileko kideak ibili dira lanean.

Efe agentziaren arabera, Antonio Basagoiti Euskadiko PPko burua omen da erreskatatu behar izan duten eskiatzaileetako bat.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X