Salaketa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Jaurlaritza kezkatuta, Leioako ustezko sexu abusuak direla eta

Josu Erkoreka bozeramaileak adierazi duenez, Gobernua prest dago gertaturikoa argitzen laguntzeko.
Gaztelueta eskola. Argazkia: pensarporlibre.blogspot.com

Josu Erkoreka Eusko Jaurlaritzako bozeramailea kezkatuta agertu da Leioako Gaztelueta ikastetxean (Leioa) ustez gertaturiko sexu abusuak direla eta, eta Gobernua gertaturikoa argitzen laguntzeko prest dagoela gaineratu du.

Antza denez, ikastetxeko irakasle batek sexu abusuak egin zizkion ikasle ohi bati. Ikasle horren gurasoek Hezkuntzako Ikuskaritzan eta Adingabeentzako Fiskaltzan salatu dute gertatutakoa, eta semearen osasun egoerak ahalbidetzen duenean auzitara ere joko dutela aurreratu dute.

Asteroko gobernu bileraren ostean egin dituen adierazpenetan, Erkoreka baikor agertu da, eta Justiziak tramiteak azkartzea eta epaia ahal bezain laster ematea espero duela adierazi du.

Eusko Jaurlaritza gertaturikoa argitzen laguntzeko prest dagoela adierazi du, eta ikastetxeak gaia argitzen laguntzea espero duela gaineratu du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk adierazi du CCOOko kide batzuek euskaldunen hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk  adierazi du bat datorrela AEKrekin, Korrikaren antolatzailearekin, eta babestu egin du CCOOren zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu die CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzen ez uzteko erabakia hartu izana.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X