Barcenas auzia
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ehunka manifestatzailek ustelkeriaren aurka oihu egin dute Genovan

Poliziak hogei bat furgoneta bidali ditu Genova kalera, eta 150 manifestatzaile bertatik joatera behartu ditu, PPren egoitzaren inguruan.
18:00 - 20:00
Rajoyren dimisioa eskatu dute Genovan egindako protesta batean

500 pertsona inguru arratsaldeko 20:00etatik PPren egoitzaren aurrean bildu dira, iruzurraren aurka egiteko, eta, besteak beste, honako hitzok esan dituzte: "Lapurrek dimisioa" eta "Soto del Realera Cospedal".

Poliziak hogei bat furgoneta bidali ditu Genova kalera, eta 150 manifestatzaile joanarazi ditu, PPren egoitzaren inguruan.

Duela bi aste gertatu bezala, helburu antzekoa zuen protestan (sare sozialetatik deitu zuten), Genovara sarbidea itxi dute, bai Colon plazatik, bai Castillanatik, baita Alonso Martinezetik ere.

Gobernuak Madrilen duen Ordezkaritzatik esan dute protestaren berri ez dela eman, eta ez dagoela baimenduta, ondorioz, Polizia dispositiboa martxan jarri dute.

Manifestatzaileek gehien  errepikatu dituzten esaldien artean honako hauek izan dira: "Presidente hau gaizkilea da", "lapurrak" eta "herriaren ahotsa ez dago legez kanpo". Protestatu dutenen artean, bankuen, besteak beste, Bankiaren, kalteak jasan dituztenen hainbat pertsona zeuden.

PPren Facebookeko orrialdea 'gutun-azalez' bete da haserrea erakusteko

Ehunka herritarrei euren haserrea erakutsi dute PPko ustezko gainsoldatengatik, Mariano Rajoyren webgune ofiziala Facebooken "gutun-azalez" betez.

PPren Facebookeko webgune ofizialak (www.facebook.com/pp) arratsaldeko 19:00etan 2.000 iruzkin baino gehiago zituen, gehienak kritikoak, Maria Dolores de Cospedal alderdiko idazkari nagusiak egindako prentsaurrekoari buruz.

"Change.org" Interneten eskaerak egiteko plataformak 10.000 sinadura jaso ditu 10 ordutan, El Pais egunkariak gaur argitaratutako dokumentuan ikus daitezkeen gainsoldatak jaso dituzten "PPko kide guztien dimisioa" eskatuz.

Zure interesekoa izan daiteke

Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Eider Gotxi (Guggenheim Urdaibai Stop): "Herritarron lanari esker lortu da Guggenheim Urdaibai proiektua bertan behera geratzea"

Guggenheim Urdaibai egitasmoa behin betiko bertan behera gelditu eta biharamunean, erakundeen jarrera "zurrun eta inposatzailearen aurrean" herria garaile atera dela azpimarratu du Eider Gotxi Guggenheim Urdaibai Stop plataformaren bozeramaileak. Garaipena jai giroan ospatzeko otsailaren 7rako Gernikan antolatu duten ospakizunean parte hartzeko deia egin die herritarrei. Bestalde, Gotxik ohartarazi du plataformaren bidea ez dela bukatzen eta ontziola Muruetatik ateratzea izango dela hurrengo erronka. 

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Urdaibaiko Guggenheim museoa baztertu dute, proiektua iragarri eta 17 urtera

Bi urteko azterketa eta hamaika eztabaidaren ondoren, Urdaibaiko Guggenheim proiektua baztertzearen erabakia hartu du Patronatuak. Orain hilabete, Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak azaldu zuen luze joko zuela museoa eraikitzeko lurrak garbitzea, bai eta egitasmoaren aurkako salaketak epaitegietan argitzea ere. Eta kalean proiektuak kritika andana jaso izan du talde ekologisten eta herritarren aldetik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X