Madrid Arena
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Segurtasun zinegotziak dimititu du Madrid Arena auziagatik

Madrilgo Udaleko Ingurumen eta Mugikortasun ordezkariak, Antonio De Guindosek, inputatu ostean aurkeztu du dimisioa.
Antonio de Guindos Segurtasun zinegotzia. Argazkia: Efe

Antonio de Guindos Madrilgo Udaleko Ingurumen eta Mugikortasun ordezkariak dimisioa aurkeztu du astelehen honetan, Madrid Arena auziagatik (tragedia gertatzean Segurtasun arduraduna zen) inputatu ostean.

Enrique Nuñez Ana Botellaren gobernu taldeko bozeramaileak esan duenez, De Guindosen erabakia "pertsonala" eta "atzera bota ezin dena" da. Halaber, zinegotzi izateko aktarik ez zuela gaineratu du, tragedia gertatu eta hiru hilabetera.

Nuñezek azaldu duenez, Fatima Nuñez Segurtasun ordezkari ohiak eta egun barrutiko zinegotziak jarraitzen du haren postuan, eta Madrilgo Udalak lau inputaturen aurkako helegitea jarriko duela iragarri du.

Zinegotziak abenduaren 3an aurreratu zuen, bere kargua utziko zuela alkateak eskatuz gero, ala auzia jarraitzen duen epaileak inputatuz gero.

Bozeramaileak esan du laster Ana Botella Madrilgo alkateak erabakiak hartuko dituela taldea aldatzeari buruz, berari baitagokio hori.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Aburtok batzuek indarkeria matxistaren aurkako mezua ez bereganatzea gaitzetsi du, eta "Polizia gainean izango" dutela ohartarazi

Asteko Nagusiko lehen asteburua igarota, Juan Mari Aburto Bilboko alkateak adierazi du "pozik" dagoela hiriko kaleak gainezka daudelako eta giroa pil-pilean delako. EAJk Bilboko Alkatetzarako hautagaia aldatzeko hartu duen erabakiaz ere mintzatu da, eta erabakia "normaltasunez" hartu zuela eta horrelako aldaketak politikan "normalak" direla esan du. Hemendik aurrera, "Mikel Hidalgok nire laguntza osoa du", adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X