Dokumentazioa
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Ural mendietan jausitako meteoritoa azken urteetako kaltegarriena da

Historian kalte handiena eragin zuena duela 65 milioi urte jausi zen, 10 kilometroko diametroa zuen eta dinosauroak desagertzea ekarri zuen.
Azken urteetan, Japonian, AEBetan, Indonesian eta Sudanen jausi dira meteoritoak. Efe.
Azken urteetan, Japonian, AEBetan, Indonesian eta Sudanen jausi dira meteoritoak. Efe.

Ural mendietan, Cheliábinskeko lurraldi errusiarrean, jausitako meteoritoa azken urteetan kalte handiena eragin dutenen artean dago. Momentuz, 500 zauritu baino gehiago daude.

Ural mendietako gertaera 2012DA14 asteroidea Lurretik gertu pasatzea iragarrita dagoenean gertatu da. Asteroideak 45 eta 95 metro arteko diametroa du, eta Lurretik 27.860 kilometrora pasako da, inoiz objektu kosmiko batek izandako distantziarik txikienean.

Hala ere, ikertzaileek 2010ean aurkeztutako txosten baten arabera, Lurra jo duen meteoritorik handiena duela 65,5 milioi urte jausi zen, Mexikoko Yucatan pentsintsulan. Meteorito hark 10 kilometroko diametroa zuen eta animalia-espezieen % 70 desagertzea eragin zuen, dinosauroak barne.

1908ko ekaineran 30an Siberian, Errusian, izandako leherketa erraldoia ere meteorito batek eragin zuen. Orduan 2.200 metroko eremua eta 80.000 zuhaiztik gora suntsitu zituen, Tunguska ibaitik gertu.

Kraterrik handiena

Meteorito batek Lurrean sortutako kraterrik handiena 2006 urtean aurkitu zuten, Antartikan,  eta 480 kilometroko diametroa du.

Kraterra itzotz geruza baten azpian dago, lurrazaletik bi metrora, eta meteoritoa duela 250 milioi urte jausi zela kalkulatu dute.

Japonia

1999ko irailean, meteorito txiki bat Japoniako Kobe hiriko etxe baten gainean jausi zen; teilatua zulatu zuen baina ez zuen inor ere zauritu. Etxearen kontrako kolpearen ondorioz, meteoritoa bitan zatitu zen. Zatirik handienak 5 zentimetroko tamaina eta 60 gramoko pisua zuen.

AEB

2003ko martxoan, 1-10 zentimetroko diametroa zuten meteorito-euria izan zen Illinois, Indiana, Ohio eta Wisconsin AEBetako estatuetan. Ez zen zauriturik egon, baina harriek bi etxebizitzetako teilatuak zulatu zituzten.

Indonesia

2009ko urrian, berriz, 5 eta 10 metroko diametroko asteroide batek eztanda egin zuen atmosferan, Indonesia aldean, 50 kilotonetako potentziarekin, Hiroshimako bonbak askatutako energiaren hirukoitza, hain zuzen.

Sudan

2008ko urrian, Sudanen, bost metroko diametroa zuen asteroideak Lurreko atmosferaren kontra talka egin zuen, eta zientzialariek lehen aldiz jarraitu zuten bere bidea lurra jo aurretik.

Zure interesekoa izan daiteke

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X