Albiste da
EEE-a Tubos Reunidosen |
Eguraldi ezegonkorra |
Iraungitako txertoak |
Gertakaria Bizkaian
Gorde
Kendu nire zerrendatik

81 urteko pertsona bat hil da baso-sute batean, Munitibarren

SOS Deiakek jakitera eman duenez, oraindik sutea itzaltzeko lanean ari dira suhiltzaileak. Ertzaintza ere bertaratu da.
18:00 - 20:00
81 urteko gizon bat hil da baso-sute batean, Munitibarren
81 urteko gizonezko bat hil da Munitibarren (Bizkaia), baserri batetik gertu izan den baso-sutean, Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez.

Iturri horren arabera, sua 18:00etan piztu da, oraindik ezagutzen ez diren arrazoiengatik. Dagoeneko sua amatatzea lortu dute.

Antza, gizonezkoa bere baserritik gertu belarra erretzen egon da, suak harrapatu egin duenean.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Gidari bat ikertzen ari dira istripu batetik ihes egin eta alkoholemia proba egiteari uko egiteagatik

Ertzaintzak ikertu gisa inputatu du bart Trapagaranen beste ibilgailu baten kontra istripua izan eta ihes egiten saiatu zen gidari bat, bide-segurtasunaren aurkako ustezko delitu bat egotzita. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, larunbatean, 21:00ak aldera, bi ibilgailuk talka egin zuten Bizkaiko udalerri horretan, eta gidarietako bat bertan artatu behar izan zuten. Beste gidaria, onik atera zena, ihes egiten saiatu zen, baina agenteek geldiarazi egin zuten. Gizonak uko egin zion alkoholemia proba egiteari.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X