Istripua
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Emakume bat larri, Zamudion auto batek harrapatu eta gero

Ezbeharra 08:00etan jazo da, Zamudioko parke teknologikoan. Emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute.

Emakume bat larri zauritu da Zamudion, auto batek harrapatuta. Ezbeharra 08:00etan jazo da, Zamudioko parke teknologikoan.

47 urteko emakumea lur orotako ibilgailu batek harrapatu du, Ertzaintzaren iturriek jakinarazi dutenez.

Zauritutako emakumea Gurutzetako ospitalera eraman dute, larri.

Zure interesekoa izan daiteke

Gehiago ikusi
Publizitatea
X