Araba
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaia ospatuko dute Murgian, igandean

Ehunka familia bilduko dira, jai giroan, "kalitatezko" eskola eta "hezkuntzan inbertitzea etorkizunerako bermea" dela aldarrikatzeko.
Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaia ospatuko dute Murgian, igandean. Argazkia: EHIGE

Euskal Eskola Publikoaren XXII. jaia ospatuko dute igandean Murgian (Araba), eta ehunka familiak, jai giroan, "kalitatezko" eskola eta "hezkuntzan inbertitzea etorkizunerako bermea" dela aldarrikatuko dute.

Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkarteak (EHIGE) prentsaurrekoa eman du Gasteizen ekitaldiaren berri emateko, eta jarduera guztiak euskaraz izango direla jakinarazi dute, hizkuntza "kalera" ateratzeko beharra dagoela eta.

Alberto Santos Murgiako eskolako aitak azaldu duenez, larunbatean hasiko da jaia, ingurua ezagutzeko egingo dituzten bisita gidatuekin. Hala ere, jaiaren inaugurazio ekitaldia igande goizean izango da, udaletxeko plazan.

Hortik aurrera, kale antzerkiaz, musikaz, batukadaz eta puzgarriez gozatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek.

Musikak protagonismo handia izango du, eta goizean Pirritx eta Porrotxen emanaldia izango da, arratsaldean Astalepo taldeak joko du, eta ondoren, Betagarrik.

Aurtengo leloa "Haziak indartu" izango da, "pertsona batzuen indarrari esker eskola publikoa Europa mailako eredu bihurtu" dela goraipatu nahi baitute, Santosen esanetan.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz

Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko.  Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta.  Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute. 

Gehiago ikusi
Publizitatea
X