Beste gertakari bat
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Espedientea Nafarroako Ospitalean, janarian barraskiloa aurkitu ostean

Urtarriletik hainbat salaketa jaso ditu Nafarroako Ospitaleko sukalde zerbitzuak.

Osasun Publikoaren Institutuak espedientea ireki dio Nafarroako Ospitaleko sukalde zerbitzuari, gaixo baten zerba platerean barraskilo bat aurkitu zutela jakin ondoren.

''Gertakaria ikertzen ari gara, eta Osasun Publikoaren Institutuak espedientea ireki du'', azaldu du Juan Luis Sanchez de Muniain Gobernuko bozeramaileak, prentsaurrekoan.

''Nafarroako Osasun Zerbitzuan kontrol guztiak arreta handiz egiten ari dira, eta horrelako gertakariak gertutik jarraitzen ari dira'', azaldu du. Kontseilariak argitu duenez, horien zenbatekoa ''jaitsi'' egin da azken hilabeteotan.

Edonola ere, ez du gertakari berri honek izan dezakeen zigorraren inguruko xehetasunik eman.

Urtarrilean Mediterranea de Catering enpresaren esku geratu zen ospitaleko sukalde zerbitzua, eta, ordutik, hainbat irregulartasun salatu dituzte, tartean janarian kaka arrastoak aurkitu izana.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X