Autoa amildu ostean
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Galdameseko bikote bat hil da Kantabrian, auto istripuan

Istripuan beste ibilgailu bateko gidaria oso larri zauritu da, eta Gurutzetako ospitalera eraman dute. Ezbeharra Valle de Villaverden gertatu da.

Bizkaiko Galdameseko bikote bat hil da eta beste pertsona bat larri zauritu da ostiral arratsaldean izandako auto-istripu batean. Ezbeharra Kantabriako Villaverde herrian izan da, CA-153 errepidean.

Bi autok aurrez aurre talka egin dute eta horietako bat amildegi batetik behera erori da. Lehenengo datuen arabera, hildakoak, J.D.M., 72 urteko gizona eta MC.G.S., 69 urtekoa, dira.

Gobernuko Ordezkaritzako iturriek jakitera eman dutenez, ezbeharra 17:30 aldera jaso da errepideko 2. kilometroan.

Aurrez aurreko talka

Bi ibilgailuek aurrez aurre talka egin dute eta horietako bat amildegitik behera erori da.

Gorpuak erreskatatzeko Castroko eta Laredoko suhiltzaileek esku hartu behar izan dute.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Bi pertsona ospitalera eraman dituzte Azpeitiako etxebizitza batean izandako sute baten ondorioz

Sutea izan da gaur eguerdian Azpeitian, Erdikaleko 27. zenbakiko etxebizitza batean. Sua 15:00ak pasatxo piztu da, eraikineko bigarren solairuan, eta ondorioz, inguruko bizilagunak etxetik atera behar izan dituzte. Hirugarren solairuan zeuden bizilagunek ezin izan dute euren kabuz irten, eta suhiltzaileek lagunduta atera dituzte kalera. Suhiltzaileak lanean ari dira sugarrak amatatzeko. Bi pertsona Zumarragako ospitalera eraman dituzte, sutean kea arnasteagatik.

Ekain Perrino, elkarrizketa EiTBn
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ekain Perrino: "Gorroto-delitua dela onartu da, baina 2 urteko espetxe zigorra ez da ezer"

Justiziak Ekain Perrinok 2021ean Basaurin jasandako eraso homofoboaren egile gehienak zigortu ditu. Hamaika egileetatik hamarrek bi urteko espetxe zigorra jaso dute, osotasun moralaren aurkako delituagatik; hamaikagarrenari, berriz, 14 hilabeteko kartzela zigorra eta zortzi hilabeteko isuna ezarri diote. Perrino pozik agertu da gorroto-delitua onartu duelako epaileak, 2 urteko espetxealdia ez dela nahikoa adierazi du.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X