Diputazioa, Arartekoa eta Emakunde, Jaizkibelen alde Hondarribian
Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia izango du buru Aldundiak igandean Hondarribira, Alardean Jaizkibel konpainia mistoa babestera, bidaliko duen ordezkaritzak. Arartekoa eta Emakunde ere Gipuzkoako herrian izango dira, babesa bertatik bertara erakusten.
Foru erakundeak ohar batean adierazi duenez, "euskal erakunde guztiek Hondarribiko Alardean berdintasunarekin konpromisoa dutela erakutsi behar dute ezinbestean", eta elkarrekin lan egin behar dute "eskubide horren inguruko zalantzarik onartzen ez duen egoera batera" heltzeko.
Laura Gomez Berdintasun zuzendariak –Garitanorekin batera izango da jaian- Jaizkibel konpainia mistoari "esker ona" erakutsi dio, eta haientzako "errespetua" eskatu du.
Bestalde, Arartekoak Hondarribiko Alardeko gatazka oraindik konpondu gabe egotea deitoratu du, ohar batean. Izan ere, "emakumezkoek jaiko ekitaldi nagusian parte hartzeko eskubidea ote duten zalantzan jartzen da oraindik".
Horrez gain, Izaskun Landaida Emakunderen zuzendariak ere Jaizkibel konpainiaren desfilea bultzatuko du igandean, eta erakunde publikoen eginbeharrak hartu ditu hizpide: "Legez, hala nahi duten emakumeek gizonezkoek bezala ospakizun horretan parte hartu ahal izateko oztopoak ezabatu eta beharrezko neurriak ezarri behar dituzte".
Zure interesekoa izan daiteke
Biriatuko ordainlekua itxi egingo dute gaurko 21:00etatik biharko 06:00etara
Itxiera egun pare bat atzeratu da eguraldiaren iragarpenagatik. AP-8tik Lapurdirako noranzkoan doazen ibilgailuak eta kamioiak Irunen atera beharko dira.
Europan egindako morterorik zaharrena aurkitu dute Trebiñun, ezkurrak prozesatzeko erabiltzen zena
Martinarriko historiaurreko aztarnategiaren beheko mailatik berreskuratutako artefaktua da, Goi Pleistozenoaren amaieran datatua.
Mentxu Ramilo Araujo politologo eta aktibistak jasoko du 2025eko Emakunde Saria, emakumeen ezagutza askeari eta ahalduntze digitalari egindako ekarpenagatik
Emakundek azpimarratu duenez, Ramilok emakumeak ikusaraztea lortu du WikiEmakumeok lankidetza-proiektua bultzatuz eta, epaimahaiak nabarmendu horren aktibismo feministak hezkuntza, ikusgarritasuna eta ekintza kolektiboa uztartzen dituela.
Adin txikiko bati Areatzako komun publikoetan egindako sexu-eraso bat ikertzen ari da Ertzaintza
Adin txikiko mutilaren tutoreek salaketa jarri zuten pasa den abenduaren 3an Bilboko ertzain-etxean, eta Ertzaintza ustezko erasotzailearen bila ari da.
8 kilometrorainoko auto-ilarak N-1 errepidean, Andoain parean, hainbat ibilgailuren arteko istripu baten ondorioz
Sei autok istripua izan dute, baina ez da inor zauritu. Ezkerreko erreia itxita dago, eta ilara luzeak sortu dira Irunerako noranzkoan.
Athleticzaleek festa-giroan egin dute San Mameserako bidea
Athletic eta Paris Saint-Germain taldeen arteko partida hasi baino lehen, zaleak bereizita iritsi dira San Mames estadiora, baina jai giroan. Athleticen zaleek egindako ibilbidean ez dira falta izan jokalari zuri-gorriak animatzeko oihuak eta abestiak.
Rene Cassin Sariak Francesca Albanese NBEko errelatoreak Palestinako biktimekin duen konpromisoa aitortu du
Albanesek ezin izan du saria aurrez aurre jaso, agenda arazoengatik, eta epaimahaikideek jaso dute aitortza haren izenean.
Legebiltzarrak Jaurlaritzari eskatu dio federazioekin lan egin dezala kirolarientzat “aseguru onuragarriagoak” aurkitzeko
PPk aseguruen kontrataziorako plataforma bat sortzea proposatu du. EH Bilduk, berriz, kiroleko osasun-arreta Osakidetzaren ardura izan dadila eskatu du. Bi proposamenak atzera bota dituzte.
Osakidetzak eta Osasunbideak maskara erabiltzea eta txertatzea gomendatzen dute, gripe kasuek gora egiten jarraitzen dutelako
Gripearen intzidentziari buruzko datuei begiratuta, aurreko urtekoa halako lau da aurtengo tasa Euskal Autonomia Erkidegoan: 438,87 kasu, 100.000 biztanleko. Nafarroan, azken astean 74 lagun erietxeratu dituzte, eta Osasunbideak 2025-2026 aldirako Neguko Kontingentzia Plana aktibatu du.
Sarrerarik gabe datozen PSGren zale ultrak geldiarazteko kontrolak egiten dabil Ertzaintza, goizetik, Biriatun eta Zarautzen
Athleticek Paris-Saint Germain taldearen kontra duen neurketa dela eta, Ertzaintza kontrolak egiten dabil, goizetik, Biriatun eta Zarautze, Paristik datozen zaleen ibilgailuak miatzeko. Sarrerarik gabe datozen ultrak Bilbora iristea ekiditea da helburua. Gutxienez, bi autobus gelditu dituzte, eta baita Frantziako matrikuladun auto ugari ere, eta makilak eta bengalak konfiskatu dituzte.