Hilketa ikertzen ari dira
Gorde
Kendu nire zerrendatik

Asunta Basterra aitona-amonen herentziaren onuradun nagusia zen

Ikerketen arabera, lasaigarria eman zioten neskatoari, eta, ondoren, ito egin zuten. Galizian hilik agertutako neskatoaren aita ere atxiltu zuten atzo.
18:00 - 20:00
Amaren etxea miatzen ari da Guardia Zibila

Rosario Portok, Galizian asteburuan hilik aurkitu zuten 12 urteko neskatoaren ama, ostiralean deklaratuko du epailearen aurrean, Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak jakinarazi duenez.

Jose Antonio Vazquez Tain kasuko epaileak gaur bertan hartu nahi zion deklarazioa Rosario Portori, baina azkenean 72 orduko gehienezko atxiloaldia agortuko du.

Erabaki horren helburua Estatuko segurtasun indarrei atestatua bukatzeko denbora ematea da, izan ere, epaileak nahiago du galdeketa egiterako atestatua eskuen artean izatea.

Antza denez, Alfonso Basterra neskatoaren aita ere ostiralean eramango dute epailearen aurrera. Dena dela, bere atxiloaldia larunbat arratsaldean amaitzen da.

Asunta Basterra neskatoaren hilketa arrazoi ekonomikoengatik izan zela dioen hipotesia indarra hartzen ari da,  izan ere, amaren familiaren aitona-amonen herentziaren onuradun nagusia zen, ikerketako eta familia inguruko iturriek baieztatu dutenez. Urtebeteko aldearekin hil ziren aitona-amonak.

Neskatoaren gorpua igande goizaldean aurkitu zuten Feros izeneko leku bateko mendi-bide batean, Teo udalerrian, Santiagotik gertu (Coruña). Larunbat gauean, 22:00ak aldera, alaba desagertuta zegoela salatu zuten gurasoek.

Analisi toxikologikoen arabera, lasaigarria eman zioten neskatoari, eta, ondoren, ito egin zuten.

Aitaren etxebizitza miatu dute

Ostegun honetan, Alfonso Basterraren etxebizitza miatu dute. Miaketa laburra izan da (45 minutu), eta aurrez Rosario Portoren etxebizitza miatu dute 3 orduz.

Miaketen lekuko izan dira biak ala biak eta kamuflatutako kotxeetan atera dira erregistroetatik.

Aita eta ama, biak, atxilotuta

Alfonso Basterra neskatoaren aita atxilotu zuten atzo. Aurretik, hilketa delitua egotzi dio epaileak aitari ere, baina aske egon da orain arte. Asteartean, Rosario Porto ama inputatu zuten, hilketa delitua egotzita, eta atxilotuta dago ordutik.

Rosario Portok Montouto (Coruña) herrian duen etxebizitza miatu zuen atzo Poliziak, neskatoaren gurasoak aurrean zirela. Izan ere, haurraren gorpua agertu zen tokitik hiru kilometrora dago. Miaketa horren ondoren atxilotu zuten aita.

Igandean ere miatu zuten etxebizitza hori, eta gorpuaren ondoan aurkitu zuten soka berdina atzeman zuten bertan.

Antonio Vazquez Tain Santiagoko 2. instrukzio epaitegiko epaileak Alfonso Basterrari ere egotzi dio hilketa. Kasuko epaileak delitu bera egotzi die biei, Galiziako Justizia Auzitegi Nagusiak ohar bidez jakinarazi duenez. Hala ere, epaileak inputazio horiek zehaztu ahal izango ditu bi inputatuek haren aurrean deklaratu ostean.

"Kontraesanak", amaren bertsioan

Rosario Porto abokatua eta Frantziako kontsul ohia da. Poliziaren aurrean egindako lehen deklarazioaren arabera, uda hasieran gizon bat topatu zuen etxean, adingabea ito nahian, eta, emakumea ikusitakoan, ihes egin zuen.

Gertakaria larria izan arren, amak ez zuen salaketarik jarri. "Arraroa" iritzi diote horri hilketa ikertzen ari direnek, eta Rosario Portoren bertsioaren beste datu batzuk ere "anbiguoak eta kontraesankorrak" direla adierazi dute.

Polizia neskatoaren familia eta gurasoen lagunak galdekatzen dabil, datu gehiagoren bila.

Gorpua mendi-bidera eraman zuten

Samuel Juarez Espainiako Gobernuak Galizian duen ordezkariak adierazi duenez, Poliziak "ez du aukera bakar bat ere baztertzen", eta, hilotza mendi-bide batean topatu bazuten ere, ez zutela bertan hil esan du.

"Agerian zen leku batera eraman zuten, arin topa zezaten", erantsi du.

Zure interesekoa izan daiteke

18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

ELAk berretsi du CCOOko kide batzuek euskaldunen kontrako hizkuntza eskubideen aurkako kanpaina abiatu dutela

ELAk babes osoa adierazi dio AEKri, Korrikaren antolatzaileari, eta CCOOko zuzendaritza lasterketatik baztertzeko erabakia babestu du. ELA sindikatuak “euskararen aurka antolatutako kanpaina” baten parte izatea leporatu dio CCOOko kide batzuei, eta, zentzu horretan, erabat "koherentea" iruditzen zaio Korrikan parte ez hartzeko erabakia hartu izana.

(Foto de ARCHIVO)

Varios atletas durante el inicio de la Korrika, en la Plaza de San Juan, a 14 de marzo de 2024, en Irún, Guipúzcoa, País Vasco (España). La Korrika celebra su XXIII edición comenzando hoy, 14 de marzo, en Irún (Guipúzcoa ) y acabando el 24 de marzo en Baiona (Pontevedra). Bajo el lema 'Harro Herri', esta carrera muestra su apoyo al euskera y homenajea este año al colectivo Azterketak Euskaraz.



Unanue / Europa Press

14 MARZO 2024;CARRERA;KORRIKA;EUSKERA;EUSKADI;

14/3/2024
18:00 - 20:00
ZUZENEAN
Duela  min.

Ane Elordi: “Ez dugu bateragarri ikusten CCOOren jardunbidea eta 'Euskara gara' aterkipean egingo dugun Korrikan parte hartzea”

Euskadi Irratiko "Faktoria" irratsaioan egindako elkarrizketan Ane Elordi Korrikaren koordinatzaileak adierazi duenez, Errenteriako Lan Deialdi Publikoan gertatu dena "mugarria" izan da Korrikako antolatzaileen ustez. Hortaz, sindikatuko kideekin egindako bileran, azaldu zieten ez zutela bateragarri ikusten haien jardunbidea eta 24. Korrikan parte hartzea.

Gehiago ikusi
Publizitatea
X