Itsasoaren baldintza kaskarrek erreskate lanak geldiarazi dituzte
Eguraldiaren eta itsasoaren baldintza kaskarrak direla eta, erreskate taldeek eta urpekariek Lampedusa uhartetik gertu hondoratutako ontzian dauden gorpuak itsasotik ateratzea ezinezkoa dute.
111 gorpu atera dituzte orain arte itsasotik. Eguraldiak hobera egiten duenean berriro ere itsasora aterako dira erreskate taldeak gorpu gehiagoren bila. Angelino Alfano Barne ministro italiarrak jakitera eman duenez, ur azpian 46 metrora ondoratu dagoen itsasontziaren barruan gorpu ugari ikusi dituzte urpekariek.
Atsekabetuta daude Italia eta nazioartea. Lampedusan izandako ezbehar larriak immigrazioaren politika egoki baten gabezia eta Afrikatik etorritako lagunen zorigaitza agerian utzi ditu, beste behin. Ostegunean Italiako uhartetik gertu hondoratutako ontzian 500 lagun zeuden, gehienak somaliarrak eta eritrearrak. Azken datuen arabera, 111 hildako eta 200 desagertu daude.
Erreskate taldeak gainezka izan dira azken orduetan, 111 gorpu atera dituzte itsasotik. Bestalde, 155 lagun onik atera dituzte, tartean sei emakume eta bi ume. Bi haurdun Palermora (Sizilia) eraman dituzte, eta Lampedusako erietxera beste hiru lagun.
Etenik gabeko tragedia
Mediterraneoan, azken urteotan, izan den tragediarik latzenetakoa da honakoa. Etenik gabe, egunero, iristen dira etorkinak Lampedusara, itsasoz, batez ere, Afrika iparraldetik. Atzoko ezbeharra jazo baino ordu batzuk lehenago, 463 pertsona heldu ziren italiar uhartera. Bertako agintarien hitzetan, "etenik gabeko izugarrikeria bizi dute. Jada, ez dakigu non sartu hildakoak, ezta bizirik iristen direnak ere", aitortu du Lampedusako alkateak.
Dolu eguna eta atsekabea, nazioartean
Italiako Gobernuak dolu eguna deitu du herrialde osoan, gaurko. Halaber, Giorgio Napolitano presidenteak Europar Batasunari igorri dio mezua, immigrazioaren gaiari heltzeko eta erabakiak hartzeko exijituz.
Napolitanoren ustez, etorkinak hartzeko Italian indarrean dagoen legedia aldatzea ezinbestekoa da, era honetako tragediak berriro gerta ez daitezen. "Italian immigranteak hartzeko legeak ezartzen dituen neurriak aztertu behar dira, ezer baino lehen, etorkinak modu duinean hartzea eragozten duten neurriak zeintzuk diren jakiteko. Gizateriaren eta elkartasunaren oinarriak aintzat hartutako neurriak behar ditugu", esan du.
Tragediaren ondotik, ika-mika politikoa ere berehala etorri da. Umberto Bossi Ipar Liga alderdi ultraeskuindarreko buruak gertatutakoaren "ardura morala" Cecile Kyenge Integrazio ministroari egotzi dio. Bossiren hitzetan, Kyengeren jarrera "itxurazalea" da, eta etorkinak hartzeko zabaldu dituen mezuek biktimak baino ez dituzte eragin.
Jatorriz Kongokoa da Integrazio ministroa, adierazpen arrazista bat baino gehiago jasotakoa Bossiren alderdiaren aldetik. Lampedusakoa gertatu ondoren, ultraeskuindarren kritikak entzunda, Kyengek adierazi du italiar guztien kontzientziaren eta biktima guztien aurkako eraso bezala ulertzen dituela oposizioaren hitzok.
Ban Ki-moon NBEko idazkari nagusiak ere nazioarteari egin dio deia. Ekintza eta neurri zehatzak hartzeko ordua dela esan du, immigrazioari konponbide "zuzen eta segurua" emateko.
Oihartzun gehien izan duen erreakzioa, dudarik gabe, Frantzisko aita santuarena izan da. Lotsagarritzat jo du Lampedusako tragedia. "Bakeaz hitz egiten ari gara, mundu osoan dugun krisi ekonomikoaz mintzo gara; gizakiari zor zaion errespetua galdu dugulako gaude egoera honetan. Ezin ditut aipatu gabe utzi, min handiz, Lampedusako hondoratzean hildako biktimak. Lotsagarria izan da", esan zuen ezbeharraren berri izan eta gutxira.
Zure interesekoa izan daiteke
Athleticek gaitzetsi egin ditu Jon Uriartek jasotako mehatxuak eta bere “babes osoa” adierazi dio
Erakundeak adierazi duenez, "errespetua irmo aldarrikatuz baino ez dugu gizarte eta Athletic hobea eraikiko".
Martxoaren 23an irekiko dute Osakidetzako EPErako izen-ematea
Probak ekainaren 19an, 20an eta 21ean egingo dira, eta horietan LEP eredu berri bat ekarriko du: test motako azterketak egingo dituzte eta nota hurrengo deialdietarako erreserbatuko da.
Euskal Herrian Euskarazek CCOO sindikatuaren mehatxua salatu eta mobilizatzeko deia egin du
Euskal Herrian Euskarazen agerraldia. Argazkia: EITB Media
Ramadanaren amaiera jendetsua Euskal Herrian
Ehunka musulman bildu dira Gasteizen eta Zumarragan islamaren hilabeterik sakratuenari agurra emateko. 2026ko otsailaren 17tik martxoaren 19ra arte, musulmanek abstinentzia egin dute egunez. Argia egon den orduetan, ez dute jan, ez dute edan (ezta urik ere), ez dute erre eta ez dute sexu-harremanik izan.
Athleticeko presidenteak jazarpena eta mehatxuak salatu ditu
Jon Uriartek Ertzaintzaren aurrean salatu duenez, futbolarekin lotutako gazte erradikalak bere etxeko atarian sartu dira eta mezu iraingarriak utzi dizkiote.
Luzaiden dantzan, Korrikaren lekukoa eskuan!
Arnegitik Luzaiderako bidean, Luzaideko Bolantak taldeak dantzan hartu du Korrikaren lekukoa. 126. kilometroan izan da, 04:00ak aldera. Azken urteotako tradizioari eutsiz, dantzan jarri dira lekukoa hartu dutenean.
Jendetza bildu du Korrikak Maulen
Lurraldeko eta hiriburuko hainbat elkarte eta herriko etxe ikusi ditugu parte-hartzen, hala nola, Sohütako pastorala, UEU, Palestinaren aldeko elkartea, Pitxu gaztetxea, Xiberoko Botza eta beste hainbat. Handik Nafarroa Beherea alderako bidea hartu du. Gaueko 22:00 pasata sartuko da lurralde hartan Aiherratik.
Pertsona bat erietxera eraman behar izan dute Baionan gertatu den sute baten ondorioz
Sua 14:15ak inguruan piztu da garra Baiona Tipiko Kupelgileak karrikako eraikin batean. Suhiltzaileek eraikina hustu dute bertaratu orduko. Hirugarren solairuan zegoen gizonezko bat larrialdi zerbitzuen laguntzarekin atera behar izan dute eta Baionako erietxera eraman dute kea arnastuta. Garrak itzali badituzte ere, auzo guztiko elektrizitatea eta gasa moztu dituzte, prebentzio neurri gisa. Eraikinak kalte ugari izan ditu eta bere egoera hurrengo orduetan aztertu beharko da. Bizilagunek gaua etxetik kanpora igaroko dute.
Atharratzetik abiatu da 24. Korrika, festa giroan, pizkundearen akuilu izatea xede
Ibilbide osoa zuzenean ikusteko aukera dago ETB ON plataforman, EITBren telebista plataforma digital berrian. Euskararen lekukoa martxan da jada, eta Atharratzetik abiatu den oihuak Euskal Herri osoa zeharkatuko du beste behin. Bilbon amaituko da, martxoaren 29an, igandez.
Euskal jatorriko 114.400 pertsona atzerrian bizi dira, duela urtebete baino % 5,5 gehiago
Gehienak Amerikan bizi dira, Argentinan zehazki, INEk urtero argitaratzen duen Atzerrian bizi diren espainiarren erroldaren (AEE) arabera.